Miriam Yatacok, Long Island Universityko soziolinguistak, eman du corpusaren berri (
http://nilavigil.wordpress.com). Alegia, corpus linguistiko-pedagogikoa lantzen ari dira kitxua eta aimara atzerriko hizkuntza moduan unibertsitateetan irakasteko. Berak dioenez, bai Amerikako Estatu Batuetan eta baita Europan ere gero eta irrika gehiagoz aztertzen dira Hego Amerikako hizkuntza indigenak. Gero eta metodo gehiago daude sarean hizkuntzok ikasteko. Hara adibide bat:
www.ilcanet.org/ciberaymara/.