argia.eus
INPRIMATU
Euskal matematikaren eta ilargiaren egutegiaren ikerketak
  • Batzuen artean :: Antzinako euskal matematikaz zenbait burutazio

    Gaiak

    orrialdeak :: 280

    prezioa ::22€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Fernando Bustillok, Roslyn M. Frankek eta Alfontso Mtz. Lizarduikoak osatutako liburua da Antzinako euskal matematikaz zenbait burutazio. Aritmetikaren hastapenak izan daitezkeelakoan, Cro-Magnongo gizakiek animalien hezurretan utzitako markak aztertu dituzte, baita Aurignacaldiko eta Goi Paleolitoko aztarnategietan aurkitutako beste kalkulu tresna batzuk ere. Atzetik, Josu Naberanek euskaldunen ilargiaren egutegiaren inguruan egindako azterketen ondorioak azaldu dituzte: euskaldunok garatutako kontatzeko oinarrizko sistema hogeitarra eta hemengo errotariek zeukaten sistema. Azkenik, Patziku Perurenak zenbakien euskal sinbologia azaldu du.