Obamakoak


2013ko maiatzaren 02an
Ur Apalategi
Dani Blanco
Harrigarria da zer aurrerakoiak garen besteen lekuan jartzen garenean. Kennedyz geroztik ez omen du halako entusiasmorik piztu amerikar politikari batek Europan. Obama Berlinen egon zenean hainbestekoa zen predikua entzutera hurbildutako jendetza ezen Aita Santu beltzaren bisita baitzirudien hark. Ez da oso irizpide zientifikoa baina nire intuizioan bermatu nahi dut pentsatzeko halako Obamania susmagarria dela, bereziki europarron artean.

Jakin nahi nuke alemaniarrek berotasun berarekin hartuko luketen Mehmet Suleyman bezalako izena luketen kantzilergaia. Ala guk, euskaldunok, Fernando Rubio izeneko bat, esaterako. Erraza da iparramerikarren arrazakeria-puritanismoaren gain ezartzea Obamaren balizko porrota (bidenabar, nire pronostikoa da galdu egingo duela azkenean). Baina begira ditzagun geure buruak zintzoki. Politikagintzan talde sentimentua da azkenean erabakien zolan dagoena. Kontua da zein talderekin identifikatzen garen (izan dadin etnikoa, linguistikoa, sexuala, ideologikoa edo beste), eta politika, funtsean, zera da: taldeen autodefinizio saio etengabe berritua.

Iparramerikar guztiek lortuko al dute Obamaren taldekide sentitzea? Ez da erraza Obama gailentzea. Polita litzateke. Estetikoa. Eta baldin bada herririk halako zerbait egin dezakeena hori Amerikako Estatu Batuak (AEB) dira. Inmigrazioa delako beraien jatorri eta mito fundatzailea (biztanle aborigenen exterminazioarekin batera, baina hori ez da, noski, mitoan integratu). 24 hours telesail ezagunak Obamari eman dion laguntza erretrospektiboa ere ez da makala. Urteak joan, urteak etorri, telesail ikusienean presidente beltz bat ikusi dute iparramerikarrek, bihotz onekoa, Ipar Amerikarekiko leiala, irmoa. Lotura soziala hain lausoa, lighta, postmodernoa, den herrialde horretan, nortasun nazionala deritzoguna Europa zaharrean baino askoz gehiago oinarritzen da fikzio zinematografiko nahiz telebistakoan. Hollywood da kontakizun nazional handiaren autorea. Horregatik, nik uste XXI. mendeko AEBen historia idatziko denean, eta Obamak irabaziko balu, esan beharko litzatekeela David Palmer –telesaileko pertsonaia– izan zela herrialde horretako lehen buruzagi beltza.

Azkenaldion eztabaidatzen hasi den gaia da euskal idazleon erantzukizuna Euskal Herriaz ematen dugun irudia dela eta. Egia da, oro har, negatibotasuna dela nagusi hemengo idazleen artean (ni barne) –goi literaturaren estandarrek hala eskatzen dutelako XIX. mendearen erdialdeaz geroztik Europan. Eta ez naiz inplizituki esaten ari (Errealismo Sozialistaren garai ilunenetara itzultzea suposatuko bailuke, dudarik gabe), euskal idazleari “norabide” bat eman behar zaionik arazo hau konpontzeko, geure buruaren irudi hobea eskaintzeko gizarteari. Negatibotasuna liseritzeko gai den irakurleria masoka eta trebatua badaukagu, eta jarrai dezatela (dezagun) idazleek geure burua ahal bezain gupidagabeki kritikatzen, beste inork ez baitu egingo bestela, tamalez. Baina ausartuko naiz esatera behar bada goi-kulturatik kanpo –literatura komertzialean (halakorik existitzea posible bada hemen), telebistan, zineman– posible dela gustukoak ditugun ereduak, ez bakarrik maila politikoan, baizik eta maila guztietan, erakargarri egitea, iparramerikarrek hain ongi lortzen duten bezala.

Beltz bat etxe zurian sarrarazteko gai badira Hollywoodeko spin doctor-ak, zergatik ez dugu lortuko guk ere, Juanjo, Katixa, nahi dugun oro fikzioaren laguntzaz?

ASTEKARIA
2008ko irailaren 28a
Azoka
Azkenak
2024-12-19 | Leire Ibar
Ia urtebete daramate soldatarik gabe Bilboko ikastetxe bateko langileek, funts putre batek eraikina erosi ondoren

Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langileek soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.


2024-12-19 | Gedar
Europan, pentsiodunen %13k jarraitu behar dute lanean

Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-12-19 | Julene Flamarique
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera

Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.


Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude