Leire Bilbaok haurrentzat idatzitako azken lana

  • Leire Bilbao, Eider Eibar ::Markel Gelazikin

    Elkar

    orrialdeak ::32

    prezioa ::6.10€

Leire Bilbao (Ondarroa, 1978) Ezkatak poema-liburuaren egile izateaz gainera, haur literaturan emandako urratsengatik ere ezaguna da. Berarenak dira, adibidez, Amonak nobioa du eta zer? eta Komunean galtzen naiz bezalako kontakizunak. Eta ildo horri jarraipena eman dio Markel Gelazikin liburuarekin. Eider Eibarren marrazkiz horniturik, Elkar argitaletxearen Batela sailean sei urtetik gorakoentzat argitaratu da. Bere logelaren jaun eta jabe izan nahi duen mutikoa du kontalari: Markel. Logelan bakarrik egotea gustatzen zaio, eta argi utzi die etxekoei: hara ez da inor sartu behar haren baimenik gabe. Ez anaia txikia, ezta aita ere, gauetan musu emateko ez bada; amari ere debekatu dio sartzea. Berak agintzen duen lekua da, eta noski, arropa, jostailuak eta bestelako gauzak erortzen diren lekuan uzten ditu, zergatik ez? Etxekoek errespetatzen dute –nolabait– bere zoroan ibiltze hori, baina hautsak ez; hautsa barrura sartzen da baimenik eskatu gabe, eta han gelditzen da pilaturik norbaitek kendu ezean. Ondorioa? Amaren oihuak atearen beste aldetik: logela txukuntzeko, txerri-korta bat dirudiela. Hor hasiko dira Markelen arazoak.
Leire Bilbao
«Markeli ama beti errietan ari zaio, gela txukuntzeko eskatuz»


Nolakoa da zure liburuko protagonista?


Abizen bat jarri diot, ez da hala? Gelazikin. Izan ere, mutiko horren logela hankaz gora dago beti, nahaspilatua, hautsak bazterrak janda... Eta ama beti errieta egiten ari zaio, gela txukuntzeko eskatuz, batez ere bere anaia txikiak hautsari alergia diolako.

Eta zer gertatzen zaio Markel Gelazikini?


Egun batez ama ohi baino gehiago haserretuko dela, eta esku batean erratza eta bestean hautsa kentzeko traputzarra eta lumaz betetako beste tramankulu bat jarriko dizkiola Markeli, esanaz ez ateratzeko gelatik dena txukun-txukun eduki arte. Eta hala ez bada, oilasko erre eta sagar tarta gozo barik geldituko dela.

Hortik aurrera komeriak, ez da hala?


Bai. Markel sartuko da bere logelan amak emandako trasteekin, eta jolasten hasiko da haiekin: lumadun tramankuluarekin jostailuei kili-kili egingo die; hurrena, eskuan trapua hartu eta ohe gainera igota lanpararantz saltoka hasiko da; ondoren, lurrean botatako jostailuak erdipurdiko punteriaz kaxa barruan sartzeari ekingo dio; eta azkenik, erratza hartu eta logelako izkina batetik bestera dantzan ibiliko da, erratzaren ibilbide karratua laburtuz; gero eta karratu txikiagoak egin ahala, gela erdian batuko du hauts guztia; baina orduan haize zirimola bat sartuko da irekita zegoen leihotik, eta hautsa harrotuko du. Bat-batean ezusteko lagun berezi baten bisita izango du Markelek. Hortxe utziko dut kontakizuna!

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude