argia.eus
INPRIMATU
Paul Austerren azken nobela
  • Paul Auster ::Gizona ilunpean

    Alberdania

    orrialdeak ::192

    prezioa ::18€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
2006an hasi zen Alberdania argitaletxea Paul Auster idazle estatubatuarraren eleberriak beste hizkuntzekin batera euskaraz kaleratzen: Brooklyngo erokeriak izan zen lehena, Bidaiak scriptoriumean zehar etorri zen gero; eta orain Gizona ilunpean plazaratu du, Oskar Aranak egindako itzulpenari esker. Azken nobela honek insomnio-aldiak dituen 72 urteko gizon alarguna du narratzaile; lo faltari aurre egiteko, bere buruari istorioak kontatzeko ohitura du. 47 urteko alaba bananduarekin eta bilobarekin bizi da; azken hori Irakeko gerraren aurka egon arren Iraken hil zuten mutil baten neska-laguna izan zen. Iraganeko eta gaur egungo gerrak dauzka beti gogoan protagonistak.