Gasteiztxo

Patxi  Zubizarreta
Zaldi Ero
Halaxe du izena hiri domestiko honetan ibilbide turistikoa egiten duen trenak. Kamara eskuan, bozgorailutik esaten zaionari erne, bidaiariak hiriaren halako ikuspegi orokorra jasoko du, baina ezin izango ditu hiriko hainbat gauza begien bistako ikusi, ezin izango ditu hiriko hainbat ahots zoli entzun. Esate batera, bidaiariak agian erreparatu egingo dio kaleetan, Alavés futbol taldearen iragarkietan ageri den maskotari, hau da, azeriari; baina ez du jakingo gasteiztarrei gaztelaniaz ere “babazorro” esaten zaiela, eta baten batek noizbait “zorro” hori entzunik, zer eta azeri bat hautatu zuela taldearen maskotatzat. Akaso “Barrancal” bezalako kale izenak irakurriko ditu, baina ez du jakiterik izango “Barrenkale” izena dagoela horren jatorrian.

Hiriaren paisaia linguistikoak ez dio erraz pentsaraziko bertan bi hizkuntza ofizial daudela. Ama Zuriaren Plazan Mendia Optika ikusiko du, baina akatsa iritziko dio gero eta ugaltzenago ari den “k” letrari; aitzitik, ez du ikusiko dendaren kanpoaldean dagoen erakusleiho ttikia, eta are gutxiago termometroa, barometroa eta higrometroaren azpian dagoen “Joera” euskarazko hitza. Bisitaria aldi baterako etorria denez, ez da jabetuko hiritarron sentsibilitate linguistikoa –jarrera, oro har– apaldu egin dela urteen poderioz, epeldu, eta denda nahiz taberna berrien kartelak gaztelania hutsean daudela, eta euskara gaur egun ilusioarekin ez, baina profilekin eta tituluarekin lotzen dela. Lehen euskararen aterpe ziren pintadarik ere apenas ikusiko duen… –Babazorroa, euskaldunagotzat jotzen dituen Bilbo edo Donostiara joaten denean, harriduraz ohartzen da haietan ere paisaia linguistikoan gaztelaniak duen nagusitasun erabatekoaz–. Eta, hala ere, bidaiariak ez du entzuterik izango parkeetan guraso eta haurren artean gero eta gehiago egiten den euskara –zinez miresgarria da hiritar askok azken urteotan euskalduntzeko egindako ahalegin isila, kasik intimoa–. Bidaiariarentzat kontraesan hutsal ikusezin eta entzungaitzak dira hauek. Gogo-sabelak beterik, bertan goxo, bertan gris dagoen hiria da gurea.

Tranbia berrirako ipintzen ari diren errailen artetik doa Gasteiztxo, eta laster Marianisten ikastetxera helduko da trena. Eta bidaiariari bozgorailutik jakinaraziko diote Iñaki Urdangarinek bertan ikasi zuela, baina ez du jakiterik izango Ignacio Aldecoa idazleak askoz lehenago ikasi zuela bertan. Edo hirian badela euskaraz sortzen duen idazle multzo –hiritar gehienentzat ulertezin– bat, edota euskarazko liburuak hizpide dituen irakurle klub bat.

Parkeak eta hirigunea ezagutu ostean, kamara atzera poltsan eta entzumena laxoturik, bidaiariak Gasteiztxotik pozarren jaitsi, eta Plaza Berrira joko du freskagarri bat hartzera. Baztertxo tabernako terrazan eseriko da akaso, eta ez du jakiterik izango han Herrikoia liburudenda egon zela luzaroan –garai hauen sinbolo ezin hobea: liburudenda-taberna–, eta zenbait iraganminaz oroitzen dela sasoi hartaz, hango lagunarteaz, hango aurkezpen giroaz… Bitartean babazorroak zorabioa sentituko du AHTren abiadura bera baino azkarrago doan denboraren eraginez, eta pentsatuko du, zentzu askotan, optikako “Joera” hitza inguratzen duten bi triangeluetan –antizikloiaren gorantzako berdea eta borraskaren beherantzako gorria–, seguruenik beheranzkoa egongo dela pizturik, eta eguraldi gorria, eguraldi petrala datorkigula. Entzuna du udalean badela kafe antzoki bat sortzeko asmorik, baina babazorroak konkludituko du berarentzat desio ez duen hiri domestikoa ikusi duela bidaiariak, eta berak ere ohitu beharko duela hiri arrotz, kanpoeder eta pitxiplastikozko hau ikustera.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude