Iruñeko Udalak egile berriei zuzendutako euskarazko literatur lehiaketa antolatu du. Hiru atal ditu: poesia, narrazioa eta bertso-paperak. Sail bakoitzean bi sari emango dira: 2.100 eurokoa bata eta 1.000 eurokoa bigarrena. Idazle nafarrek eta helbidea Nafarroan finkaturik dutenek parte har dezakete lehiaketan. Lanak aurkezteko epea 2008ko urriaren 20an amaituko da.