argia.eus
INPRIMATU
Arreta soziosanitarioan izandako aurrerapausoak
  • Batzuen artean ::Arreta soziosanitarioa

    Ararteko

    orrialdeak ::622


Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Arreta soziosanitarioa: esparru kontzeptuala eta nazioarteko eta autonomietako aurrerapausoak izeneko txostena Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Atentzio Soziosanitarioaren Garapenerako Plan Estrategikoaz izandako eztabaidaren ondorioz argitaratu da. Hurbilketa gaztelaniaz eta euskaraz plazaratutako lana da. Osasun zerbitzuen eta gizarte zerbitzuen lankidetzako eremua EAEn, beste autonomia erkidego eta herrialdetan, Europan eta Ipar Ameriketan aztertzen du; besteak beste, arreta soziosanitarioaren lehentasunezko xedea eta helburuak, antolamendu soziosanitarioaren konplexutasuna eta koordinazio soziosanitarioa errazten eta oztopatzen duten faktoreak azaltzen dira txostenean.