argia.eus
INPRIMATU
Gazteen erabilera bultzatzeko biltzarra
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Leizaola elkargoak antolatu du biltzarra izenburu honen pean: Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra. Euskalduna Jauregian egingo dira jardunaldiak azaroaren 20 eta 21ean. Euskal Herriko ekimenak azalduko dituzte eta baita Katalunia, Valentzia, Galizia eta Finlandiako esperientziak ere, besteak beste. Egitarau osoa helbide honetan: www.hezkuntzagida.com/biltzarra/