argia.eus
INPRIMATU
Donostia suntsitu ondorengo berreraiketaren xehetasunak
  • Batzuen artean ::Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián

    Dr. Camino Institutua

    orrialdeak ::574

    prezioa ::40€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Fermín Muñoz Echabegurenek Boletín de Estudios Históricos sobre San Sebastián aldizkariaren azken alean argitaratutako La reconstrucción de San Sebastián según las Actas de la Junta de Obras 1813-1843 artikuluan armada espainiarrari laguntzera etorritako indar ingeles eta portugaldarrek Donostia erre, arpilatu, emakumezkoak bortxatu eta herritar asko hil ondoren hiria berriz eraikitzeko egin zirenen berri zabala jaso du. César San José Seiglandek ere Donostiaren suntsiketa hura du hizpide, orduko gizatasun galera eta ohitura militarretan izandako aldaketak azpimarratuz. Gotzon Garmendia Amutxastegik berriz, 1786an jaio eta 1864an zendu zen Julián de Egañari esker foruzaletasun liberalak hartutako indarra du hizpide.