argia.eus
INPRIMATU
Leuzemia duen mutikoak Jainkoari
  • Eric-Emmanuel Schmitt::Oskar eta andre arroxa

    Elkar

    orrialdeak ::96

    prezioa ::9.45€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Hamar urte besterik ez ditu Oskarrek leuzemia ezingo diotela sendatu jakin duenean. Ez diote zuzen esan, eta horrek eman dio amorraziorik handiena. Eskerrak emakume zahar bat ezagutzen duela, andre arroxa esaten dio berak. Noizean behin etortzen zaio bisitan, eta harekin lasai hitz egiten du gertatzen zaionaz, gurasoekin ez bezala. Emakume horrek gomendatuko dio, sinetsi ala ez, Jainkoari idazteko, eta egunero eskaera bat egiteko. Eta halaxe egingo du mutikoak bizitzeko gelditzen zaizkion azken hamar egunetan, gogoeta egin eta sentitzen dituen guztiak garbi azalduz: maite duen neskatoarekin izandako harremana, laguna zuen mutilarekin izandako haserrea...