Euskal izenen peskizan

  • Garai batean, euskararen hedapenak gaurko espainiar Errioxako eskualde batzuk hartzen zituen bere baitan. Ibilaldi honetan, euskarak toponimian utzitako arrastoei segituko diegu, bidenabar paisaia ederrez gozatuz.
Errioxa
Julen Zabala
Historialariei jarraituz –J. J. B. Merino Urrutia, Hendrike Knörr edo David Peterson besteak beste–, zilegi da pentsatzea espainiar Errioxa osoa ez zutela zeltek hartu eta, mendi aldean batik bat, aurreko kulturaren arrastoak gorde zirela. Horren adibide lirateke I. mendeko hilarri batzuetan topatutako Arguisar eta bestelako euskal jatorriko hitzak, Logroñoko Laminiturri elkartearen arabera. 

Musulmanen jazarpenetik askatu ondoren, Nafarroako erreinuari atxiki eta izandako birpopulaketak berpiztu zuen euskara gaurko Errioxara. Donemiliaga Kukula herria horren erakusle garbia da. Leku zoragarria izateaz gain, gure hizkuntzaren hedapenaren lehen argibideak gordetzen ditu. Ezagunena izan arren, ez da ordea bakarra, izan ere, Errioxa aldeko bailara ezkutu askok lorratz toponimiko bitxiak biltzen dituzte.

Horien guztien bitartez, XV. mendera arte Errioxako mendialdean euskara erabiltzeko joera zegoela ikus daiteke. Ondare historiko garrantzitsu horietako batzuei jarraituz gure txangorako bidarriak aukeratu ditugu.

Gizakiak gutxi zapaldutako lurra

Aski ahaztutako ingurua izan da Errioxako hego-mendebaldeko mendialdea, eski pista bat alde batera, gizakiaren joan-etorriak aztarna handia utzi ez duen leku eder asko biltzen dituena. Arandio edo Demanda izenaz ezaguna den eskualdea gutxi populatuta dago, eta nekazal ingurua da nagusi. Paisaia ikusgarri bezain aberatsak ditu, eta euskal toponimia nonahi agertzen da.

Errioxa eta Burgos banatzen dituen mendialde liluragarri horretan eguna pasatzeko txangoa proposatuko dugu beraz. Ojacastron hasita eta Amunartia, Balgañon, Zorrakin eta Ezkarai herrietatik igaroz, bizikletaz nahiz oinez egin daiteke hamahiru kilometroko ibilaldia.

Oia Castro

Historialarien artean adostasun osoa egon ez arren, herri izen honek, ogga zein oia grafiekin idatzia, basoarekin zerikusirik duen lekua izendatzen du askoren ustez. Castro hitzak latinezko jatorria dauka eta gotorlekua izendatzeko erabiltzen zuten erromatarrek.

Bertako biztanle euskaldunek ezagutzen den gure hizkuntzaren aldeko lehen forua izan zuten. Gaztelako Fernando III.a Santua erregeak Ojacastroko herriari 1100. urtearen bueltan eman zion foru hori, hangoei euskaraz hitz egiteko eta ulertuak izateko eskubidea aitortuz: “… esto es por fazanya que el Alcalde de Oia-Castro si le demandase ome de fuera de la Villa o de la Villa que el recudiese en Vascuence”.

Bere garaian hamabik osatzen bazuten ere, egun bost gunetan banatzen da herria. Inguruan biztanlerik gabeko etxadi asko topa ditzakegu, euskal oihartzunak dakarzkiguten izen eta guzti: Amunartia, Ulizarna, Zabarrula... eta Laminiturri. Kondaira zahar batek ematen dio izena iturri horri. Maritxipia edo San Quilez izena duen mendiaren magalean aurkituko dugu, Masoga errekaren gainean eta herritik kilometro eta erdira edo. Leku horretan, hegazti hankak zituen emakumea agertzen omen zitzaien herriko biztanleei.

Geografiari erreparatuz, Errioxako hego-mendebaldeko herri hau 750 metroko altueran dago. Horregatik eta eguraldiaren hezetasunagatik, hosto zabaleko zuhaitzen basoak gailen dira mendi magaletan; pagadiak, ameztiak eta pinuz birlandatutako eremuak ikusiko ditugu. Mendi eta lepo gainetan ordea, basoa bukatu eta elorriz tartekatutako inguru zabal eta berdeak dira nagusi.

Bide hasiera

Herriko enparantzan kokatuz, eliza aldera abiatu behar gara. Hura atzean utzi eta aurrera jarraituko dugu, nekazal bide zabal batetik maldan gora. Masoga erreka ezkerrean bidelagun dugula, pare bat kilometro egin eta Amunartia herria azkar ikusiko dugu, harri batean idatzita dagoen izenak erakutsiko digunez.

Bi leporen artean dagoen lekua izendatzen du Amunartia izenak. Gaur egun zortzi bat etxek irauten dute zutik, gehienak abeltzaintzarako erabiliak, beste batzuk erleek egindako eztia jasotzeko.

Amunartian buelta erdi eman eta atzera egingo dugu etorritako bidetik. Erreka zeharkatu eta beste aldean daukagun magaletik igo behar dugu. Txangoko maldarik gogorrena da. Pagadia atzean utziz, goiko lepora igoko gara. Hura atzean utzita, bigarren lepo batean bidea banatu egiten da; guk eskuma aldera joko dugu. Maldan gora hogei minutuz arituz, tontortxo batera helduko gara, eta bertatik nekazal bide zabala ikusiko dugu jaitsierari ekiteko.

Bailaraz aldatuz, Ciloriara igaro gara dagoeneko. Gure joanean, abereentzako ate metalikoa gainditu eta pinudi dotorea izango dugu ikusgai eskumako aldean. Ezkerrekoan, erreka. Balgañon herrira heltzeko bide horri jarraitzea baino ez dugu egin behar. Burgosetik datorren LR-111 errepidearekin topo egin eta XII. mendeko Hiru Iturrietako Andraren eliza erromanikoa ikus dezakegu. Bertan mendiko ur garbi goxoa dasta daiteke hiru tutuko iturrian.

Balgañon eta Zorrakin

Balgañon herriak inguruko mendirik altuenetakoak dauzka inguruan, 2.000 metroraino iristen direnak, eta gure nekeari amaiera emateko leku egokia izan daiteke. Bazkaltzeko eta deskantsurako herri polita da. Hala ere, gogotsu jarraituz gero, Zorrakinetik atera eta Santa Barbara mendira igo zaitezke, Oja eta Celoria bailaren panoramika liluragarria baitago. Zure esku, aukera.

Azkenak
2025-01-29 | Julene Flamarique
Greba mugagabea hasiko dute Trapagarango MFS enpresaren 104 langileen kanporatzearen aurka

ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez


2025-01-29 | Julene Flamarique
Marokok “inolako azalpenik eman gabe” El Aaiunen sartzea eragotzi die Eusko Legebiltzarreko ordezkariei

Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


2025-01-29 | Leire Artola Arin
Isela González eta Amada Chavez
Elkar babestuz borrokatzen duten emakume ekintzaileak

Mexikoko bi emakume hauen bizitzak indarkeriak eta desplazamenduak zeharkatzen ditu. Haien familiako edo komunitateko kideak hiltzen ikusi dituzte, eta krimen antolatuak zabaltzen duen terrorea azalean sentitu dute; mehatxuak, jazarpena... ohiko dituzte. Baina horrek guztiak... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude