Animaliek gizakiok baino begirune gehiago dute beren artekoekin, Animaliadetan behintzat. Adibidez, saskibaloian jolasterakoan, posible da talde batean animalia altuak eta txikiak, meheak eta lodiak, ahulak eta indartsuak batera jardutea; animalia txikiek zilegi dute altuagoen gainera igotzea saskira iristeko; baina, saskian sartzen den animalia txikia ez da puntu bezala hartua izango; halere, saskira doan baloi bati eutsita dagoen animalia puntu gisa hartua izango da, baloia saskitik animalia baino lehenago ateratzen bada.