argia.eus
INPRIMATU
Street Zinema jaialdiaren bosgarren edizioa abian da
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 02a
Street-Zinema
Street Zinema ikus-entzunezko jaialdia joan den astean jarri zen abian Donostian, Ernest Lluch kultur etxean ikusgai jarritako skate-ari buruzko erakusketarekin. Irailaren 29ra arte luzatuko da eta aurten, lehenengo aldiz, erakunde publikoen laguntzarik gabe ariko direla azaldu dute antolatzaileek. “Kontsumitzaile pasibo gisa dominatu nahi gaituzten multinazional eta enpresa korporatibisten garroei mozorroa kentzeko ari gara lanean hamarkada erdiz” dio jaialdiaren webguneak (www.street-zinema.net). Jarrera subertsibo horrekin kontraesanean dagoela dirudien arren, antolatzaileek uste dute kapitalismo posfordistak lagunduko duela gazteen kale jarduera emantzipatzaileak bultzatzen, hala nola, skate, street-art edo toy-culture-a. Ideia horrekin bat egin du jaialdia iragartzeko kartelak ere (argazkian): “Jainkoak bedeinka beza kontsumismoa” dio.