Irudiak, ikonoak eta Olinpiadak


2013ko maiatzaren 02an
Ur Apalategi
Dani Blanco
Jakintza light baten nagusitzea deitoratzen zenuen, Juanjo, azken ttakunean. Arina eta batez ere sinplea, erabilgarria, errentagarria izan behar du gaurko jakintzak. Antzinaroko egipziarrek piramideen barnealdean margotutako irudien bitartez kontatzen zituzten kontatu nahi zituztenak eta, gaur ere, txinatarrek –agintariez ari naiz, noski– irudi soil batzuen bitartez kontatu digute beraien herrialde erraldoiaz kontatu nahi zigutena.

Joko Olinpikoek eskaintzen zieten eszenatoki mundiala ederki baliatu dute Txina berriaren kondaira (ala betiko Txinaren kondaira berria?) irudi single bezain ederrak uztartuz taularatzeko, uztai olinpikoak bailiran. Kaligrafia, inprenta, su artifizialak, astronautak, danborrada (Marco Polok ekarria Txinatik Donostiara, ala alderantziz ote?), eta horra, irudi horiekin nahikoa omen Txina berria ulertzeko. Falta zen gauza bakarra espagetien aipamena zen, horiek ere beraiek asmatua baitira. Baina behar bada ez zitzaien itxurosoegia irudituko estadio olinpikoa milaka espageti fluoreszentez apaintzea. A!, beste zerbait ere falta zen irudi katea limurtzaile horretan, xehetasun ezdeus bat, hauts ale ñimiño bat, Txina zahar-zaharraren historia luzea aintzat hartuz gero, baina halere... komunismoa. Maoren hilobitik aldarri itoak jalgi ziratekeen zeremonia famatuaren gau hartan. Baina horrela da. Ez dira gauzak sobera konplikatu behar, jendeari istorio sinpleak gustatzen zaizkio, eta ongi amaitzen direnak, aukeran. Izan ere, egipziarrek ere ez ziguten utzi margoturik piramideen eraikuntzaren azalpena –odoltsuegia, ziurrenik–, nahiago izan zuten gauza dotoreagoak uztea posteritaterako.

Olinpiaden aurrean deseroso sentitu naiz abuztu osoan. Alde batetik guztiz lotsagarria iruditu zaidalako mendebaldeko agintarien jokamoldea. Txinari presioa egiteko aukerarik bazegoen giza eskubideen errespetuaren alde, horixe zen aukera handia. Alferrikaldu da. Ondo dakigu Berlineko 1936ko jokoetan parte hartzeak ez zuela Hitlerren erregimena “normaltzen” lagundu. Aitzitik, nazioartean eta bere herritarren aurrean zilegitasun gehiago eman zion. Txinarekin ere hori bera gertatu da. Bestalde, nola uka ezin izan diodala eutsi kirol lehiaketa zenbait ikusteko tentazioari? Tortura txinatarra kirolzalearentzat.

Frantziako hedabideetan Olinpiaden kontrapuntua Dalai Lamaren inguruko polemika izan da. Dalai Lamak hamabi eguneko bisita egin du Frantzian, hain zuzen Joko Olinpikoek iraun duten bi aste horietan. Eta, jakina, larru-bizitan eta zer egin ez zekiela utzi du frantses gobernua. Sarkozy Pekinen, eta Dalai Lama... Parisen, ezein ministrok ez ziolarik harrera ofizialik egin nahi... Harik eta Carla Bruni bidali duten arte... Ikonoari ikono t’erdi.

Baina, eta hori da azken aldion ikasi dudan gauza interesgarrienetakoa, tibetar guztien izenean mintzo ei den Dalai Lama nor da benetan? Sorbonako irakasle espezialista bati sinetsi behar badiogu behintzat, Dalai Lamaren figura politiko-erlijiosoa mantxu dinastia mongoliarrak –zeina Txinaren buru baitzen garai batean– sortu eta ezarri zuen indarrean. Hots, Dalai Lama erakunde heteronomo bat da tibetarrentzat. Eta antza, tibetarren gehiengoa ez dago ados nazioartean Dalai Lamak defenditzen duen tesi autonomistarekin. Tibeten independentziari aspaldi egin baitio uko Dalai Lamak. Azkenik, Dalai Lamak ustez ordezkatzen duen Tibet, egiazko Tibet geografikoaren adabaki bat baino ez omen da. Askoz zabalagoa baita Tibet, izatez (hainbat zati ditu beste estatu batzuen menpe daudenak, edo burujabe direnak beste izen baten pean). Hor ere, sinplifikazioa nagusi, irudi edo ikonoak nahiago diskurtsoa baino, azalpena baino, ulermen historikoa baino.

Jakintza lighta, bai, Juanjo. Kung Fu panda ikusi al duzu Katixa?

Azkenak
Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


2024-12-18 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Loa

Loti ederra eta errauskinaren irudia izan du hizpide aurtengo Feministaldian Irene Coulon-en hitzaldiak. Loaren ideia kulturalak zartatu ditu, loaldia ere maskulinizatua dugula argituta. Loaren irakaspen (kultural) asko barneratuak ditugu, eta gorputz feminizatuan edertasunaren... [+]


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Hitzen poetika

Ekintzailetza modan dago. Kontzeptuak indarra hartu du eta hiztegi ekonomikotik askoz harago zabaldu da. Just do it: egizu, besterik gabe. Baina ez dezagun ahaztu: propagandaren mundutik dator leloa. Erosle-ekintzaile aktiboak izatea ote da hitzaren mozorroa? Egungo enpresariek... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude