Gizakunde ez da Emakunde

Anuntxi Arana
Gaizka Iroz
Euskararen erabilera ez sexista” gida liburua argitaratu du berriz Emakundek, eta goresmenak zor zaizkio lan hori eginik. Salbu, “pertsona” adierazteko “giz-” erroa hautatzen duela, lehenago erabiltzen zen “gizon” sexista delako eta baztertu beharrekoa. Emakunderen iritziz, “giz-” eta haren eratorriak (gizaki, gizarte, gizakoi etabar) egokiak dira, generiko gisa, gizonak zein emakumeak denotatzeko.

Gidaren egileak gaztigatzen du batzuk ez direla horrekin ados eta, haien ustez “giz-” edo “gizon” berdin baita, “jende” proposatzen dutela zentzu neutroan, bai eta baliatzen ere bere eratorri guztiekin (jendarte, jendaki, jendakin...). Erabilera hori, ordea, ez dela handia oroitarazten digu Emakundek.

Alabaina, Lhanderen hiztegian eta esperientziaz ikasi dudanez, zinez baiezta dezaket, artikuluak dioenaren kontra, “jende” ez dela Iparraldeko leku batzuetan bakarrik erabiltzen, baizik eta Iparralde osoan; “giz-”, aldiz, ez dugu ia inoiz aurkituko, generiko gisa, herri tradizioan –Hegoaldean ere ez, bestalde–. Tradizio jakintsuak du erabili, bai generiko gisa eta bai maskulino huts gisa ere, “nire giza”, adibidez, “nire senarra” adierazteko.

Emakunderen jarrera ez da berria, eta Miren Azkarateren “Emakumea eta euskara” 1992ko lanean bermatu zela uste dut. Euskaltzainak akatsak ikusten zizkion “jende” hitzari, esanahi desberdinak dituelako (polisemikoa da) eta, Iparraldeko hitza izanik, ez zuelako batere biderik egin. “Giza-” ere polisemikoa dela aitortu zuen (noiz neutroa, noiz maskulinoa). Baina horri ez zitzaion garrantzi soberarik eman eta “giza-” hobetsi zen, menturaz euskaldunen borondateak neutro egingo zuelakoan.

Geroago, 2000. urtean, Iparraldeko talde feminista batek “jende” erroa proposatu zuen ohizko “giza-”ren lekuan. Eta hori dute hautatu Iparraldeko idazle eta itzultzaile batzuek, baita, Hegoaldeko zenbaitek ere: feministen aholkuei jarraiki zaizkien abertzale ezkertiarrek batik bat. Euskararen establishment, berriz, ezetzean dago beti.

Hizkuntzek beren bidea egiten dutela gogorarazten digu Emakunderen idazkiak. Egia. Gero, delako bideek autopista bilakatzeko joera badute kanpoko bultzakoei esker, Emakunderen aukerari esker, gure kasuan. Guk beste aukera bat egin dugu: “giza” eta “jende” hitz polisemikoen artean, kutsu sexistarik ez duena nahiago izan dugu. Sexistari lehentasuna ematea, gehienen usadioa delako, doi bat inmobilista eta konformista iruditzen zaigu; hizkuntzak etengabe aldatzen baitira, hobe bidezko aldera zirkin egitea, politika-zuzentasunaren beldur izan gabe. Arazoa ez baita zuzentasuna, baizik eta haren zentzuan lortu diren apurrak oso erraz joaten direla atzera. Eta ez zaigu pozgarri Emakunde ere ikustea gutxi batzuek urratu duten xendratxoan oztopoak ezartzen.

Zuzentasun linguistikoa dela eta, Berria egunkarian (VI/22) Jon Urruxulegik dio “jende” hitza eskasa dela eratorriak eta konposatuak egiteko, “gizalege”, “gizatasun” eta horrelakoen baliokide. Alta, hamaika baditugu, gorago aipatuez gain. No problem brother, aski da hiztegi onetan bilatzea.

Baztango inauterietan badituzte hiru egun ospetsuak: Emakunde, Gizakunde eta Orokunde. Emakunde emakumeei dagokie, Gizakunde gizonei; eta inori ez zaio burutzen Gizakundea Orokunde dela. Orokunde bat nahi dugu, hizkuntzan ere, eta “jende” erroak eskaintzen digu. Onartzen badugu, euskarak ez du sufrituko, alderantziz, estetikan irabaziko. Ezetz “jendetasun” baino hitz ederragorik aurkitu berak esaten duen guztia esateko!

Azkenak
1936an kontzentrazio esparru izandako Pequeña Velocidad pabiloia mantendu egingo dute Irunen

Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]


Irakasle baten jazarpena eta ukituak
EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]


Tabakoaren kea irensten duten haurrek erretzaile aktiboen antzeko arrastoak dituzte DNAn

Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur (Ikasle Abertzaleak): “Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


Netanyahuk gerrarekin mehatxu egin du larunbatean preso trukea egiten ez bada

"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Marieniako lurren aldeko militanteen epaiketa, irailaren 9ra gibelatua

Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]


Adimen artifizialean 200.000 milioi euro inbertitzeko konpromisoa hartu du Europak

Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


2025-02-12 | Iñaki Barcena
Aroztegiaren silogismoa

Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.

Tesia: Baztango... [+]


Antzinako hegaztien gidaliburua

Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du. 

Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]


Despremu deprimituaren ondarea

Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]


2025-02-12 | Edu Zelaieta Anta
Gainbabesaren desbabesa

Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude