argia.eus
INPRIMATU
Adierazpenak
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2008ko irailaren 02a

Xabier Paya bertsolariak Berrian: "Bertsolaritza zubitik behera botatzea bezalakoa da, inork ez daki kontua nola amaituko den, baina bertsolariak, behean koltxoneta bat jarrita dauka; bukaera. Behin pozoia bukaeran ipinita, funtzionatzen du bertsoak. Beraz, muga hori bere onerako baliatu dezake. Gainera, modu horretan, edozein egoerari aurre egiteko metodoa sortzen da".

 

Mariasun Landak Sareinak blogean: "Literaturan hastear nagoela iruditzen zait. Oraindik frogatzekotan nago zer den jaiki, gosaldu, bueltatxo bat eman eta egunero-egunero idaztearena. Orain arte beti konpaginatu behar izan dut irakaskuntzarekin, nahiz eta inork ez nauen behartu, ezta ekonomikoki ere. Egunero-egunero idaztea baino lehenagoko mila gauza ditut bizitzan".