Apostasia

Angel Erro
Jon Santesteban
"Apostasia “edo nola frogatu Jainkorik badela”. Iruñeko gay pride ez harrotuegiaren ondoko festan lagun batek apostasiaren aldeko pegatina eman dit. Paparrean paratu dut. Irailean kanpaina bat abiaraziko omen dute, Iruñean, fede katolikoari uko ofiziala ematen dion agiria eskuratzeko. Tristatu nau garaiotako histasunak; ez dut Juliano enperadorea bikarioaren idazkari aurrean irudikatzen, “ilaran jarrita”, fedegabetasuna aitortu ziezaioten. Hala ere, oso litekeena da, beste egitekorik ez dudan goiz batean, bihotz harturik eta karpetatxo urdin bat besapean, apostatatzera abia nadila.
 
Ez omen da lortzen erraza. Beste lagun bat ahalegindu zen eta apezpikutegian haren arrazoiak ezagutu nahi zituzten: apaizak aitorrarazi nahi zion homosexuala zelako hala egiten zuela. Berak ezetz, eta apaizak baietz eta baietz, lotsarik ez izateko, berari lasai esaten ahal ziola. Hirutan gauza bera galdetzeari ekin zion, azkenean ez dakit zer asmorekin ere.
 
Egoera berdinean zalantzak ditut nik nola jokatuko nukeen. Nekezia sortzen dit apaizaren eta nire arteko elkarrizketa irudikatzeak berak. Gainera, behin gay naizela aitortuta, zer beste tranpatan eroarazi nahiko ninduke
finezza vatikanoarrak? Denetarik espero dezaket, baita Jainkoaren existentzia frogatzen saia daitezela ere. Baina ia-ia seguru nago ez dutela bide horretatik joko. Frogabide ontologikoak aspaldi alde batera utzita daude.
 
Mistikak irekitako bidea da. “Zenbatenaz gutxiago entenditzen dudan, firmeago sinesten dut”, dio Santa Teresak. Senera, alde irrazionalera, larruazalaren bidezko ezagumenera jotzen du horrek. Propagandako iragarkiek gauza bera egiten dute, ez gaituzte konbentzitu nahi, sentsazio bat helarazi baizik. Literaturan ere: poesiari buruzko bi orduko hitzalditik poesia atzo goizean asmatu zelako inpresioa (eta asmakuntzan delako hizlariak parte handia hartu zuelakoa) eraman dezakezu, ez baitu beste egilerik, ez tradiziorik ez ezer aipatuko, literatura osoa haren onberatasunetik (edo errebeldiatik) paperera gainezka egindako isurkia balitz bezala.
 
Horregatik, agian, nik Jainkoari buruzko frogabideak maite ditut, Izaki Goren baten gaineko nire sentipenak guztiz hutsalak direlako, eta, batez ere, orokortu ezinak. Tomas Akinokoaren, Leibniz-en eta abarren frogapenek, noski, ez naute sinestun egingo, eta Sébastien Faure anarkistak bildu zituen Jainkoa existitzen ez dela frogatzeko hamabi moduek ere ez naute sinesgabetuko, jendaurrean ateoa izateko arrazoia Faure-ren lehenengo argudioan luzaro oinarritu dudan arren. Alde bateko eta besteko argudioak gordetzen ditut karpeta urdin batean eta guztiak iruditzen zaizkit ederrak. Umberto Ecoren bitxikeria bat, esaterako, An Deus sit izeneko hitzaldi bat, Jainkoaren existentzia Gramatika Sortzailearen bitartez frogaturik.
 
Apostasia eskatzera joango natzaiolarik, apaizaren aurrean aterako dut aspaldian paperezko zapi batean jasorik dudan argudio hau:
 
“Agnostiko ziniko batek (nik neuk) Jainkoaren existentziaren alde eta kontra argudia badezake lasai asko, logikak eskatzen du Naturari eta Jende Zintzoari higuin zaion egoera (fribolo) hau ebatzi dadila, bata ala bestea hautatuta, bi aukeren aldiberekotasuna ezinezkoa delarik. Sexuan bezala gertatu ohi da, batzuek pottotta, bestetzuek pitilina. Edo informatika binarioan, 0 ala 1. Konflikto sortutakoan, genero artean bezala logika bikoitian ere, faloa (1) gehi alua (0) berdin faloa (1). Ergo, Faloa bada, hots, Jainkoa bada, hots Aberria bada...
 
Horregatik, bikario jauna, behar dut apostasia agiri hau”.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude