Aitor Aranak euskaratutako Angkoreko misterioaren protagonista hamaika urteko mutiko norvegiarra da. Bere familiarekin Kanbodiara joan da oporretan. Khemer inperioko hiriburura iritsitakoan ordea, ezuste latzak izango dituzte. Herrialdeko sugerik arriskutsuena “oparituko” diete, eta handik gutxira aita pozoitu egingo dute. Badirudi norbaitek nahi duela Daviden familiak handik lehenbailehen ospa egitea. Nork baina? Ez dakite Daviden ama arte-historialaria dela, eta Angkoreko monumentuak ikusten gozatu egiten duela. Hain zuzen halako baten aurrean atxilotuko du poliziak, lapurreta egin duela salatuz. Eta monumentua “garbitzen” ari omen diren “aditu” norvegiarrek oso pozik dirudite horrekin.