argia.eus
INPRIMATU
Oroimenaren eta jarraitu beharraren artean
  • Iñigo Aranbarri ::Zulo bat uretan

    Susa

    Orrialde kopurua ::198

    prezioa ::14.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Zulo bat uretan
Itoizko urtegia betetzera doaz eta inguruko herriak urperatu behar dituzte, baita hilerriak ere. Kanposantu horietako batera bidali dituzte Maite Andueza antropologo forentsea eta Oscar Iriart etorkin argentinarra, hango gorpuzkinak berreskuratzeko, urak betirako irentsi baino lehen. Tartean sartuko da ordea “historiaren zabortegiak irentsi aurretik” istorioak biltzea maite duen kazetaria. Eta haren bidez jakingo dute 1936ko Gerraren ondorioz hildako emakume baten gorpua egon daitekeela betirako urak irentsi dezakeen gorpuzkinen artean. Gorpu horren bila ari diren bitartean, argentinarrak bere herrialdeko gorabeherak gogoratzen ditu, baita euskaldunek eurenak ere.