argia.eus
INPRIMATU
Toribio Altzaga antzerki lehiaketako iazko sariduna
  • Pablo Barrio ::Kontrako bidean

    Euskaltzaindia, BBK

    Orrialde kopurua ::80

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Kontrako bidean
Pablo Barrioren Kontrako bidean antzezlana izan zen iazko Toribio Altzaga antzerki lehiaketako irabazlea. Zahar etxe batera bere borondatez joandako senar-emazteen egoera kontatzen du liburuak. Senarrak oso argi du burua, baina gorputzak ez dio erantzuten. Emazteari, berriz, burua ari zaio aldrebesten. Semeak eta bilobak asko maite dituzte. Etxera eraman nahiko lukete aita, ama egoitzan utzirik. Aita ez dator bat horrekin. Bilobak, bere aldetik, aitonaren laguntza nahi du gaztetxeko egitasmo baterako.