Nola kudeatu migrazioa etxean anfitrioi ez bagara

  • EHUko Udako Ikastaroetan, Aniztasun berrien harira izeneko ikastaroan nortasunaz eta hizkuntzaz aritu ziren hizketan joan den astean. Jon Sarasuak, besteak beste, euskarak hizkuntza hegemonikoa izan gabe errealitate anitzean bizirauterik izango al duen galdetu zuen.
Jon Sarasua
Monika del Valle/Argazki Press
XXI. mendean, aniztasun berriaren gizartean zein espazio dagokio euskarari? Zein espazio Euskal Herriko bi erdara handiei? Eta etorkinen hizkuntzei? XXI. mendean euskarak hegemonikoa izan gabe bizirauteko aukerarik izango al du?
 
Jon Sarasuaren galderak dira. Berak gogoeta inpresionista egingo zuela aurreratu zuen hizketan hasi aurretik. Segidan koadro horren pintzelkada batzuk jaso ditugu bere hitzetan.

Euskarak estatua behar al du?

Hizkuntz hegemoniari lotuta hiru bide aipatuko ditut. Lehena: etsi dezagun euskarak bere lurraldea izango duenaren ideia horrekin eta lurralderik gabeko sare izaten asma dezagun, neurri batean behintzat. Sor dezagun beraz, euskal sare minoritarioa. Bigarrena: pentsa dezagun euskarak biziraun dezan lurralde hegemonia behar duela. Ez dezagun ideia hori baztertu eta etorkizunerako has gaitezen lurralde hegemoniaz eztabaidatzen. Hirugarrena: eman diezazkiogun lurralde kontzeptuari adiera metaforikoak, lurralde hegemonikoez hitz egin dezagun, hau da, pluralean mintza gaitezen. Sortu edo garatu ditzagun hegemonia guneak. Esate baterako, unibertsitateko fakultatea izan daiteke bat.
 
Onartzen dut hegemonia guneen sorrera planteatzea ihesbidea izan daitekeela batzuetan, erretzen gaituen gaiari heltzen ez diogulako, alegia, lurraldearen beharrari. Hegemonia guneak nahikoa al lirateke euskarak bizirauteko? Ez dakit. Horregatik, hiru bideak osagarritzat ditut.

Diskurtso modernoek ez digute biderik ireki

Modernitatearen balore nagusiak josi ezinik dabiltza. Askatasunak eta berdintasunak hartu dute elkar josteko ardura, haurridetasunak labain egin du eta identitatea falta da. Nortasunaren gramatikarik ez du sortu modernitateak. Eskema zahar horretatik saiatzen gara gauza berriak asmatzen, hizkuntz komunitateen ezagutza minimorik gabe. Ez sozialismoak, ez liberalismoak, ez digute balio hizkuntz dinamikez aritzeko. Eleaniztasun politika korrektoei kutsu bera darie, ez dute proposatzen hizkuntz nortasunerako biderik, ez da sakontzen sakondu behar den lekuraino.
 
Badut arrangura gai horri lotuta. Euskal Herrian, azken hamarkadatan, eta bereziki azken hamarkadan, hizkuntz nortasunari buruz hitz egiterakoan fundamentu falta dago. Fundamentu eskasa agertu dute hizkuntzaren alorrean dabiltzan politikoek eta baita idazleek, behi sakratuek ere.

Minduaren bagajea aniztasun berrian
Gure egoera existentzialak baliabideak ematen dizkigu migratzailearen aurrean. Badugu begirada etikoa, ekologikoa, enpatia migratzailearekiko. Badakigu zer den hizkuntza maitatzea, zaintzea. Euskarak hedapena baino iraupena izan du amets. Erresistentziaren, porrotaren, liseriketaren ondarea jaso du euskal komunitateak. Galtzaileak min dutenei ez die zanpatzaileak edo hedatzaileak bezala begiratzen. Ume beltzak euskaraz egiten duenean euskaldunak sentitzen duena eta gaztelaniaz egiten duenean erdaldunak sentitzen duena, ez dira gauza bera.
 
Dena dela, ez gaitezen inozoak izan. Migratzaileekiko, ez gara anfitrioi etxeko salan, gure etxean gaztelania da nagusi. Gu ez gara ez nagusi, ez zerbitzari. Nola kudeatu orduan migrazioak dakarkiguna? Eleaniztasunaz hitz egin dezakegu, baina ez gaude Londresen ezta Parisen ere. Aniztasun berriaren aurrean bi begiratu daude: bizi kinkan dagoen hizkuntzarena eta hegemonia duten hizkuntzena. Azken horiek hitz egin dezakete eleaniztasunaz, kulturartekotasunaz eta akademikoek teorizatu egin behar dute horri buruz. Alabaina, gutxi daukagu hortik ikasteko, haiek bizirauteko gramatikaren beharrik ez dute, guk bai.
Identitate posteuskaldunaren bila
Xabier Aierdi soziologoak mahai-inguruan bildu zituen Fermin Etxegoien, Juan Kruz Lakasta eta Luis Fernandez. Identitate posteuskaldunetaz aritu ziren hirurak. Hona mahai-inguruko printza batzuk, beraien hitzetan jarriak:

Fermin Etxegoien estetika ez-gustagarriaz

Posteuskaldunak euskara modu arautuan jaso du. Gero, euskaraz bizi da edo ez. Euskaraz ez bizitzea aukeratu dutenen artean bi multzo daude; batzuek diote euskara ez darabiltela erdaldunek gaztelania inposatu dutelako eta beste batzuek garbi adierazten dute beraiek, beren kabuz, aukeratu dutela erdaraz egitea. Nire ustez, euskaldun edo erdaldun bizi izatea aukera pertsonala da.
 
Euskararen estetika ez da gustagarria askorentzat, erdarak primeran funtzionatzen du. Utzi ditzagun alde batera “euskaraz egin” eta horrelako kanpainak, utzi “konpromisoa” moduko hitzak alde batera. Egin dezagun kontrakoa: euskara plazer estetikoa izan dadila, gustagarria.
 
Lortuko al dugu jendea euskaldun bihurtzea konturatu gabe?

Juan Kruz Lakastaren stripteasea

Kontraesanak, tabuak ukitzen edo ferekatzen saiatuko naiz.
 
-Ama euskaldunberria umeari euskaraz ari zaio. Galdetu diote ama horri nola moldatzen den euskaraz umearekin. Amak hala dio: “Ateratsen sait natural”. Umeak ez ote du nahiago amak gaztelaniaz egitea? Eta nik ama hizkuntza gaztelania izanda ez ote nuke gaztelaniaz egin beharko nire haurrarekin?
 
-Nafarroan D eredua gora egiten ari da. Etorkinek ez dute izena ematen D ereduan eta horregatik, gero eta haur gehiago matrikulatzen dituzte D ereduan, etorkinekin bat ez egiteko.
 
-Gure irratira [Euskalerria Irratia] datozen haurrek euskañolez hitz egiten dute, haientzat erdara da hizkuntza bizia eta euskara zurruna eta inposatua. Nekez konponduko dugu hori. Nola esango dugu Tuteran D eredua baino ez dela ezarri behar?
 
-Irati Jimenezek Berrian idatzitakoaren harian, euskaldun zikina izan nahi dut: pornografiaz, ustelkeriaz... hitz egiteko. Baina seguru norbaiti Euskara Zikinaren Eguna okurrituko zaiola eta besteren bati Euskara Zikinaren Plan Estrategikoa.
 
-Zaragozako lagun ezkertiar majo batzuek esaten didate ez dutela ulertzen euskaldun izateko tema hori, beraiek munduko herritar sentitzen omen dira. Bada ni, munduko herritar euskalduna naiz.

Luis Fernandez errebelazioaren zain

Euskalduna izatea aukera kontzientea da ala zerutik datorren argia? Euskaldunak euskaraz bizi nahi izateko neke hori jakinaren gainean hartzen du bere gain ala errebelazioa da? Nik 17-18 urterekin, euskaldun zaharra izanda, aukera hori egin nuen, neke hori hartu nuen. Orduan horri militantzia deitzen zitzaion, orain modan ez dagoen terminoa. Militantzia kulturala zegoen; “pose txuloa” ematen zuen euskarak. Militantzia politikoa ere bai; erresistentziak, debekatutakoaren kontra egiteak xarma zuen. Militantzia instituzionala ere bazen; instituzioak sortzeko zeuden: telebista, irratia, geroago herri komunikabideak, egunkaria... Orain halako militantziarik ba al da? Gazte baten buruan zerbaitek klik egiten ez badu zer? Arrakalak, krak-ak asko dira eta motibazioak gutxi.

Azkenak
Bideo-jokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideo-jokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideo-jokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegun honetan egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Eguneraketa berriak daude