Iruñeko Udalak plazaratu berri du urtero antolatu ohi duen euskarazko haur literatur lehiaketan joan den urtean saridun izan ziren lanen bilduma. Komiki itxura eman diote aurten liburuari, izan ere, lehiaketara ipuinak eta komikiak aurkezteko aukera izan zuten lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleek. Euskal Herriko hiriburuan ikasten duten gaztetxoen istorioetan euren amets, desio eta kezkak daude islaturik. Guztiak ezin ditugu lerrootan aipatu, baina liburuan aurkituko ditu idazleak Marrazoa etxean, Amona Maria, Hartzaren urtebetetzea, Ardoa ematen zuen behia, Arrainak diru bila, Gizakien suntsipena edo Ile luzeak sortutako arazoa bezalako kontakizunak, baita Muturluze eltxoa, Erreportaria gartzelan edo Aitaren mapa komikiak ere.