Ez adio

Jose Inazio Basterretxea
AIOL
Lau urtaroetan, beroena ohi da uda; kale eta plazetan, oporretako sasoia gehien bat. Aldiz, negua hartu ohi dugu hotzaren seinaletzat, bere afrontu eta olatuekin, euri eta elurrekin; lana zintzo eta gogor egiteko izaten da eskolan eta fabrikan. Berpizkundetzat jo izan dugu primadera; gereziondoen pipila zurixkak akuilaturik, poesiarekin maitemintzen hasi ohi dira nerabeak oro. Hausnarketarako hartzen dugu zaharragoek udagoiena, pagatxari hitza hartuta.
 
Ziklo interesgarria osatzen dute urtaroek. Hasiera bat eta amaiera bat markatzen digute. Bizitzaren joan-etorria irudikatu dugu batzuetan urtaroekin, lanen bukaera-hasierak. Aldakuntza. Mugikortasuna…
 
Dantzaria da, oso, urtaroen arteko muga, dantzaria erabat haren bakoitzaren mamia han eta hemen. Ipar-hemisferioko Europan, Amerikan eta Asian, ekainaren 21ean hasten da udaldia, edo 22an; hego-hemisferioko Afrikan, Amerikan eta Australian, aldiz, abenduaren 21ean, edo 22an.
 
Hartara, hemen uda denean, negua da han. Eguzki-errainu erreei begira jartzen garenean hemen, han izotza dute leiho-ahoetan. Hodeia eta kazkabarra direnean gurean nagusi, sapa eta izerdia bizi beharra dute han, antipodetan. Etengabea da zikloaren higidura, mudantza eta bultzada.
 
* * *
 
Naturan legez, hedabideetan ere izaten dira zikloak eta urtaroak. Argia honetara, esate baterako, urteko deskantsua hartzeko egunak ari dira hurbiltzen.
 
Udaldiko zikloan, urtaro beroarekin, gurea bezalako gizarte aurreratuan, borondatezko migrazio ttikia hasteko tenorea heltzen da. Behin behineko laburra. Oporretakoa deitu dioguna.
 
Barkazio-egun horietaz baliatuta, yurtetako esneak dastatzera joango dira batzuk, Mongolia urruneraino. Glaziarretako pitzadurekin dantzan hartuko dute beste batzuek atsegina, Andeetan nahiz Kaukasoan. Edo, krokodiloei bazka ematen, Madagaskar hezeko zoologikoetan. Horiek, atzerrian.
 
Hurbilago, Aralarko belardietan geratuko dira beste batzuk, San Lorentzotako izar iheslariei so. Ondarraitzen, kresalezko ohantzetan etzango dira beste batzuk, itsasoko oihal zuriei beha.
 
Erbestean nahiz etxean, Venus eta Marte zaindari, maitemindu ere egingo da inor belar onduetan. Eta, ustekabean, baita amodioa galdu ere, labar zurbiletan. Heltzea baitakar epelak: fruitu izan, edo abagune.
 
Lana eta beharra izango dute baten batzuek. Uda izanagatik, denek ez baitute barkaziorik. Eta migrazioa, oporretakoa barik, jornala biltzekoa izango dute. Liburuekin emango du inork uda. Irailerako ikasten…
 
Zikloaren biribiltasuna, joan-etorriaren aldaketa, etengabetasunaren higidura… Denentzako soka-dantza. Txanda, azken finean.
Egun bitan bero, hirutan langar. Horixe egokitu zaigu denei orain arteko udaldian. Gure auzoan ez dira tomateak gorritu, eta patata usteldu egin zaigu. Ez da aparteko ona izan eguraldia ekainean, ezta uztailean ere. Ea bihar zer dakarren…
 
* * *
 
Agorrileko bezperatan, lan batzuk amaituta, udaldi epelari keinu egin guran, kapsula hegalariko leihoak itxi ditu martiztar herrenak. Aldi baterako, badoa-eta bera ere. Metalezko kriskitin-hotsa egin du haren pote sideralaren bozinak, diosala egiteko.
Bidea eskatzen ari da martiztarra ezkerreko argi keinukariarekin, hegaldatzen hasi aurretik. Ttakun-ttakun, laztan apal batekin utzi nahi du Lurra. Hautsak harrotu barik.
 
Kapsula hegalarira sartu aitzin, makilak hurbildu dizkio Katixa Agirre (h)errenkide berriari, eta belarrira esan dio: “Argia den bitartean, balia itzazue haren dirdaia eta distirak”.
 
Ez adio.

Azkenak
Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


Eguneraketa berriak daude