2, 1, 75

Jakes Bortairu
Dani Blanco
Zaldi lasterketako hirukote irabazduna ote? Ez. Frantses Konstituzioan hizkuntza guttituei buruzko aipamenak orain arte izan duen ibilbide gorabeheratsua da.
 
“Errepublikaren hizkuntza frantsesa da” 2. artikulu famatuari emendakina gehitzea saiatu ziren behin eta berriz tendentzia desberdinetako zenbait diputatu. Alferrik. Ekainean instituzioen erreforma dela-eta Legebiltzarrak Konstituzioko 1. artikuluan hizkuntza horiek ondare gisa ezagutzea bozkatu zuen. Debaldetan. Senatuak pikutara igorri zuen aldaketa. Uztail honen hasieran batzuek hautsi-mautsia proposatu dute: tokiko lurralde erakundeak xedatzen dituen 75. artikuluan emendakina kokatzea. 1992an 2. artikulua bozkatu zenetik sorturiko aldarrikapen baten azken etapa izanen ote den, geroak erranen du.
 
Parisetik deus berri. Errealitate gordinak irauten du eta topikoa baieztatu da: Frantziako Estatuko agintariek ez dute hizkuntza guttituak komunikazio tresna bezala ezagutzeko asmorik. Alderantziz, gehienak horren beldur dira. Haien solasak entzunez, Frantziak alde guztietarik setiatua eta barnetik erasoa den nazio hauskorra dirudi, lehertzekotan litzatekeen errealitatea nolabait. Irrazionala da. Bere iraganaren nostalgian murgildurik den potentzia ohi baten nazionalismo hertsi, zapaltzaile eta atzerakoiaren uzta besterik ez da. Egoera honen aldatzeko aukerarik ez, epe jakin batean behintzat. Euskaltzaleek eta beste herrietako hizkuntza guztien hiztunek ere borroka, nagusiki, gure herrietan, gure hautetsiei begira eta gure tokiko erakundeetan eraginez eramaten segitu beharko dugu, baldintza ahal bezain onak sortzeko.
 
Frantzia mailan halere, bataila inportantea dugu eramateko ondoko hilabeteetan. Gobernuak hitz emandako legeak euskaldunoi zor zaizkigun eta euskarak behar dituen ofizialtasuna eta frantsesarekin parekotasun juridikoa aitortzen ez baditu ere, zera lortu behar dugu: lege honek bermeak eskaini eta ateak ireki ditzan eta halaber saihestu behar dugu Konstituzioko 2. artikuluaren interpretazioarekin orain arte gertatu den bezala, mugak eraiki eta debeku formalak jar ditzan. Frantziako Estatuko hizkuntza komunitate desberdinak elkarrekin borrokatu beharko dute beraz, lege hori, egoera guztien arteko erdi bide bat izan ordez, koadro orokorra eta malgua izan dadin, eskualdez eskualde herritar eta tokiko erakundeen arteko elkarlanean hizkuntza politika eraginkorrak garatzeko.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude