Tamayo, Fromm eta espainiar selekzioa

Josemari Velez de Mendizabal
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ez naiz ni Alfredo Tamayo jesuitaren balio intelektuala zalantzan jartzen duena izango. ETAk lehen heriotza eragin aurretik ezagutu nuen, hots duela berrogei urte baino gehiago. Irakasle izan nuen ESTEn, bere klaseetara gustura joaten nintzen, bizitzara ateratzen ari zen hamazortzi urteko mukitsua nintzen harentzat sekulako berrikuntza baitzen Tamayo gaztearen diskurtso teorikoa. Hitz egiten zigun Camus, Garaudy, Sagan, Marcuse eta pentsalari mordo batez. Oraindik nire bibliotekan ditut berarekin jorratutako zenbait testu liburu –Abel Jeannière-ren Antropologia Sexual barne– oharrez josita. Gogoratzen dut ere, bere estilo pertsonalean, kristau liberalismoaren bikaintasunez aritzen zitzaigula, pairatzen ari ginen frankismoaren amaierako zurrunbilo itxaropentsu hartan bizitza modelo aske gisa aurkezten zigula.
 
Siempre de vuestro lado liburu berri bat aurkeztu digu orain Tamayok, eta irakurtzeko asmorik ez dudan arren, egileak berak zerbitzatu dizkit oraingo ekarpenaren nondik norakoak, prentsan eskainitako elkarrizketan. “Bigarren frankismo batean bizi banintz bezala sentitzen naiz” dio jesuita donostiarrak, eta bere adierazpenek ez nautela harritu aitortu behar dut, azken urteotako idazkietan ageri duen irizpide lerroa kontuan izanda. Bitxia egin zait, dena den, euskal nazionalismoa “talde narzisista kaltegarria da” Tamayoren aitorpena, eta definizio hori Erich Frommen ideietatik atera duela dio. Eta horrela da, baina Tamayok ahaztu egin bide du Frommek “maitasunak narzisismorik eza adierazten duelako, umiltasuna, objektibitatea eta arrazoia behar ditu” ere dioela. Eta horretan euskal nazionalismoa garaitua gertatzen da, inguruko beste nazionalismoekin alderatuta. Horietaz, nik dakidanez, Tamayok ez du ezertxo ere aipatzen. Labainkada bat iruditu zait, bestalde, Ibarretxeri errealitatearen zentzurik eza leporatzea, “iluminatu”-tzat hartzen duelarik. Ibarretxeren defentsa egitea ez dagokidalarik, bere zintzotasun politikoa egotzi ahal izango zaio, nonbait, baina inondik ere Frommen hiru baldintzetatik, umiltasun, objektibitate eta arrazoirik eza. Antzinako beste “iluminatu” bati –Jesukristori– gertatzen ez zaiona, objektibitatea eta arrazoia, bederen, demostratu gabe utzi baitzituen. Eta kristau kontzientziatik idazten ari naizela azpimarratzen dut.
 
Alfredo, gauzatxo bat kontatuko dizut: poztu naiz espainiar futbol selekzioak Europako txapelketa irabaztearekin. Badakizu zergatik? Finala galdu izan balu ez genukeen izango egungo espainiar nazionalismoa noraino hel daitekeen frogatzeko aukera. Historikoki zer egin duen eta indarraren arrazoia nola erabili duen hamaika aldiz erakutsi digun arren, benetan irrikan nengoen beste erakuspen baten zain. Futbolak ekarri digu abagunea eta orain garbi baino garbiago daukat zer espero dezakegun espainiar nazionalismoa errotik bizi duen gizartetik: “Divinos”. “Europa a los pies de España”. “Nuestro corazón es de la roja”. “La multitud enmudece llorosa con las notas del himno nacional”. Gisa horretako titularrek ez didate zalantzarako zirrikiturik uzten: gaizki daukagu euskal nazionalistok. Izan ere, Frommen hiru kontzeptu horietatik, batean bederen irrist egiten baitute espainiarrek, umiltasunean, hain justu, besteak bete egiten dituzten arren: objektibitatea (txapeldunak dira) eta arrazoia (euskaldunak baino gehiago eta boteretsuagoak ditugu).
 
Beraz, nire txokotxo honetatik eta ez didazula irakurriko suposatzen dudan arren, esan nahi dizut nik ere sarritan sentitzen dudala frankismo berri bat bizitzen ari garela. Bi subjekturen arteko harremanetan aurrera jo ahal izateko, ez da oinarrizko baldintzetan Frommen maitasuneraino heldu behar. Nahikoa dugu borondatearekin (umiltasunetik gertu dagoena). Eta kualitate hori ez dut europar futbol txapeldunen zalegoan antzematen. Iribar eta konpainiak 1964an txapelketa irabazi zutenean bezalaxe gaude. Ala ez?

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude