Angelo Ferracuti (Fermo, 1960) idazle italiarraren Le risorse umane itzuli dute gaztelaniara Luis García Bermejok eta Rafael García Anguitak. 2006. urteko Sandro Onofri saria irabazi zuen liburu honek lantegiez eta beraietan lan egiten duten pertsonez dihardu. Langileak pairatu behar izaten dituen umiliazio, nahigabe eta ezbeharrez hitz egin du Ferracutik. Elkarrizketatu dituen pertsonen artean, amiantoarengatik hil direnen alargunak eta ezagunak daude; baita mobbing-a jasan behar izan dutenak ere –tronpeta jole bat, esaterako–; silikosia harrapatu duten meatzariak; Postako langile baten amets zapuztuak –egilearenak, adibide gisa–; minbiziak jotako goi-mailako enpresaria; CGIL sindikatua; herri txikietako eskoletan lanean dabiltzan maisuak; edota Txinatik Italiara lanera etorritako beharginak.