"Web 2.0 erabiltzaileen aroa da, web 3.0 datuena izango da"

  • Zer esaten eta idazten dugun ulertzen duten makinen aroa omen dator bi-hiru urteren buruan, topatu nahi ditugun gauzak errazago atzemango ditugun garaia, edukiak erraz berrerabiliko ditugun 3.0 belaunaldia. Ismael Nafría kazetariak argi dauka eta Interneteko etorkizuna begiratzeko leiho txikia zabaldu digu.
Ismael Nafría
Nagore Lozano

Gaur egun web 2.0 garaia bizi dugu. Aro honetaz zer nabarmenduko zenuke?


On-line negozioen bigarren belaunaldia da, 90eko hamarkada amaieran eta 2000. urtean bizitako hondamendiaren ondoren. 2003-2004tik aurrera negozio mota berria sortu zen, merkatua berriro berpiztuz. Negozio horiek bi ezaugarri dituzte: ikuspuntu teknologikotik, jendeak gauzak egiteko plataformak dira. Langile gutxirekin sortu ahal dira, ondoren jendeak betetzen baititu edukiz –YouTube, Flickr edo Wikipedia horren adibide dira–. Bigarrena eta nire ustez funtsezkoena erabiltzailearen parte-hartzea da. Jendearen parte-hartzerik gabe webgune horiek ez dute zentzurik. Eta gaur egun webgune horietako askok arrakasta handia daukate. Wikipedia herrialde gehienetako hamar webgune kontsultatuenen artean dago, YouTuberen arrakasta guztiok dakigu zenbaterainokoa den... eta badira hain erabiliak izan gabe oso eraginkorrak diren beste webgune batzuk, adibidez del.icio.us –erabiltzen hasten bazara, oso zaila da uztea, Interneten aurkitutako informazioa antolatzen eta besteekin partekatzen laguntzen baitu–.

Gero eta gehiagok iragartzen dute web 3.0 belaunaldiaren etorrera. Noiz ezagutuko dugu errealitate hori?


Aspalditik ari gara hitz egiten Web 3.0 edo web semantikoari buruz –batzuek web 3.0 web semantikoarekin identifikatzen dute eta zuzena iruditzen zait–. 1999-2000tik web semantikoa zer izan daitekeen idatzia dago. Baina 2008 arte ideia hauek praktikara eramateko ez da garapen zehatzik egin. Aurten jada web semantikoa erabiltzen hasi diren zenbait webgune eta zerbitzu daude –powerset.com edo twine.com–.
 
Web 2.0 erabiltzaileen aroa izan bada, web 3.0 datuena izango da. Bilaketa inteligenteagoak egin ahal izango dira eta webgune desberdinetan argitaratutako edukiak elkarren artean harremanetan jarriko dira. Hortik erabiltzailearentzat askoz ere erabilgarriagoak izango diren zerbitzuak sortuko dira. Horregatik deitzen da semantikoa, datuak ulertu, beste batzuekin harremanetan jarri eta ondorioak ateratzeko gai izango baita [adibidez, bilatzaileek guk sartutako hitz gakoa semantikoki bilatuko dute, nahiz eta hitza bera webgunean ez agertu].
 
Nire ustez aro horren loraldiari bi-hiru urte geratzen zaizkio. Gakoa web semantikoan oinarritutako aplikazioak egotea da eta horiek publiko orokorrarengana iristea, web 2.0rekin gertatu den bezala. Baina edukia sortzen dutenek ere irizpide semantikoekin sortu behar dute informazioa, bestela jai dago. Horrek lan gehiago egitea eskatzen du eta ez du inork egingo ez badio erabilera praktikorik ikusten. Baina nik uste dut egiten dutenek probetxua aterako diotela.

Informazioa berrerabili eta partekatuko dela kontuan izanik, datuen babesak garrantzi gehiago izango al du web 3.0 garaian?

Orain arte bezala, oso garrantzitsua izango da. Arauak oso garbi egon behar dute, erabiltzaileak ezagutu egin behar ditu eta informazio publikoa eta pribatua mugatzeko aukera izan behar du. Teknikoki informazio hori ongi mugatzeko modua topatu beharko da, datuen erabilera desegokirik egin ez dadin. Horrek ez luke arazorik sortu behar.

Badirudi web 2.0 garaian sortutako hainbat proiektu sozialki arrakastatsuak izan badira ere, ekonomikoki ez dutela espero bezalako etekinik lortu. Antzerako zerbait gertatuko al da web 3.0 egitasmoekin?


Web 2.0ko proiektu batzuek arrakasta izan dute eta beste batzuek ez. Eredu asko daude ez direnak soilik web 2.0. Amazon adibidez, lehenengo belaunaldiko denda bat da, baina gaur egun web 2.0 bezala defini genitzakeen hamabost aplikazio baino gehiago ditu. Beste galdera bat: hiritarren kazetaritza negozioa al da komunikabideen munduan? Gaur egun ez, baina komunikabide gehienak duela lau urte baino askoz irekiagoak daude jendearen parte-hartzera. Komunikabideen sarreren zein kopuruk dauka horrekin zerikusia? Hori kalkulatzea oso zaila da. Baina komunikabideen arrakastak jendearen parte-hartzearekin du zerikusia, dudarik gabe. Antzerako zerbait gertatuko da web 3.0 garaian ere. Ez dira soilik web 3.0 egitasmoak izango, baizik eta web semantikoaren elementuak jada sortuak dauden egitasmoei gehituko zaizkie.

Zu kazetaria zara, nola egokitu dira komunikabideak egoera berrira?


Urte hauetan ikasi dugu komunikabide berri bat dagoela, Internet; egunkari, irrati edo telebistatik desberdina, gauzak kontatzeko modu berriak dakartzana, erabiltzaileen aldetik kontsulta molde berriak dituena eta kazetariei lan errutina desberdinak ekarri dizkiena. Eta informazioa Interneten nola eman behar den benetan ulertu duten komunikabideak daude: New York Times, El País, El Mundo, La Vanguardia... Yahoo News ez da komunikabide bat, baina medioetako edukiak bateratzen eta ongi aurkezten jakin du.
 
Hala ere, %100ean on-line mentalitatearekin aritzea kosta egiten zaie komunikabideei, gaur egun krisi egoera bizi baitute. Hor oraindik ere geratzen da bidea egiteko. Horregatik uste dut datozen urteetan gauza interesgarriak ikusiko ditugula.

Nola erabil dezakete enpresek Internet berrikuntzarako tresna gisa?


Enpresek egoerari aurre egiteko duten modua da gakoa. Enpresa batek pentsa dezake daukana munduko onena dela eta bere horretan geratu edo ausartagoa izan, zer gertatzen den begiratu eta aurreratzen saiatu. Adibidez, musikaren munduan Applek jakin du egoerari aurre hartzen bere itunes eta ipod-arekin. Behar bat detektatu du eta horri erantzuten jakin du. Bien bitartean, zenbait diskoetxe oso egoera larrian daude, ez baitute egoera berria onartu nahi izan.
Internauta eta kazetaria
Ismael Nafría kazetariak 14 urte daramatza Internet gaietan sartuta. Urte horietan guztietan milaka orduz nabigatu du eta ehunka webgune aztertu. Bere esperientziak bi liburu idazteko parada eman dio: Web 2.0. El usuario, el nuevo rey de Internet (Web 2.0. Erabiltzailea, Interneteko errege berria) eta Internet es útil (Internet erabilgarria da). Bi urtez La Vanguardia Digitaleko erredaktore buru izandakoa, gaur egun La Vanguardia taldeko Internet aholkularia da.

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude