Elkarrizketa luzean Boliviako hizkuntzez galdetu dio Berriak Morales presidenteari. Hona pasarteetako bat: “Analfabetismoa desagertzea da nire ametsa, gure aiton-amonek beren hizkuntzan irakurtzen eta idazten ikastea. Amets hori bete dezakegu Venezuelaren eta Kubaren laguntza eta gure agintari eta maisu-maistren elkarlana baldin badugu... Denena ez dugu; bestela honezkero ametsa betea legoke”. Gaur egun Boliviako Konstituzioak gaztelania baino ez du jasotzen hizkuntza ofizialtzat. MASek (Movimiento al Socialismo) eta beste bederatzi indar politiko txikik proposaturiko konstituzio berrian, ofizialtasuna ematen zaie Boliviako 32 hizkuntzei.