Gerra aurrekoen hizkera grabagailuan

  • Badihardugu Euskara Elkarteak ahotsak.com izeneko ekimena jarri du abian, euskarazko ahozko ondarea jaso eta gordetzeko asmoarekin. Dagoeneko gerra aurretik jaiotako 1.103 hizlariren lekukotza jaso dute webgunean, 68 herritako kontuak eta 9.297 pasarte.
Ahotsak.com ekimenean parte hartu duten bi belaunaldi
Badihardugu Euskara Elkartea
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Deba ibarrean (Gipuzkoa) sortutako proiektua da Euskal Herriko Ahotsak. Bertako herri askotan zebiltzan ahozko ondarea batzen, baina ez zuten euren artean hartu-eman zuzenik. Asier Sarasua Ahotsak proiektuko arduradunak dioenez, “denok ari ginen proiektuak hutsetik hasten eta pentsatu genuen hobeto zela eskualdean behintzat elkartzea”. Galdetegiak, metodologia, baliabideak, datu baseak... konpartitu eta indarrak batzea, hain zuzen ere. Hortik sortu zen Badihardugu Elkartea. Eskualde horretako euskalkia jaso eta behar duen lekua emateko.
 
2007an, Deba Ibarretik Euskal Herrira eman zuten saltoa. Izan ere, Koldo Zuazo EHUko irakasleak Euskal Herriko hainbat herritako grabazioak utzi zizkien. Gainera, ordurako Gipuzkoako beste herri batzuetan bazebiltzan beka bitartez bertako euskara jasotzen eta aztertzen. Ordutik hainbat ikerlariren lanak jaso dituzte eta hainbat euskara elkarterekin elkarlana abiatu. Izan ere, orain ere hasierako filosofia bera da: elkarlanean egindako lana. 40 bat euskara elkarte daude momentu honetan proiektuan sartuta, baita kultur elkarteak eta udalak ere.

Hizkuntza aztertzeko beka asko

Ahotsak.com webgunea martxan dagoenetik hainbat elkarte eta udalek jo dute Badihardugura laguntza eske. Sarasuaren esanetan, “elkarrizketak egitea erraza da, baina hori landu eta interneten ipintzea beste kontu bat da. Horretarako azpiegitura egokia behar duzu. Dirua behar duzu eta baita metodologia ere. Eta elkarte edo udalerri txikiarentzako zaila da”. Oso harrera ona izan du ahotsak.com-ek eta dagoeneko bat baino gehiago dira parte hartzera animatu diren norbanakoak, bai transkripzioak egiten laguntzeko prest daudenak edota baita hizlariak topatzeko laguntza eman dutenak ere.
 
Euskal Herrian azken urteetan ahozko ondarea batzeko edota toponimia aztertzeko hainbat beka atera dira. Sarasuaren ustez, hainbat arrazoi daude atzean. Batetik, gaur egun baliabide gehiago dagoela. “Orain hamar urte bideo kamerak zailak ziren erabiltzeko, mikrofonoak garestiak ziren, eta internet ez zen existitzen. Gaur egun hori guztia errazagoa da eta gainera, Internet dago hedapenerako”. Bestetik, gerra aurreko belaunaldia badoala konturatu garela dio. Erabat euskalduna zen belaunaldia, gure aitite-amamena. Euskarak ere aurrerapausoak eman dituela uste du. Orain dela hogei urteko helburua euskara batua finkatzea bazen, edo ikastolak martxan ipintzea, edota egunkaria sortzea, edota ETB sortzea... Orain hori guztia sortuta dago eta “baliabideak, denbora eta dirua dago beste gauza batzuetarako”. Euskara batua finkatzea lehentasuna izanik, orain 20-25 urte euskalkiak aipatzea zelan edo halan “tabua” zen. Behin euskara batua finkatuta “hutsune batzuk daudela ikusten da, ahozko ereduak ez direla landu. Euskara batua, gramatika eta hiztegiak beti oinarritu dira idatzizko euskaran, eta ahozko corpusik ez zegoen”.

Lehentasuna Gipuzkoan

Garai batean egindako grabazioak ere jaso dituzte eta ustekabeko aurkikuntzak egin dituzte, proiektuaren laguntzaile Aintzane Agirrebeñaren esanetan. Zarauzko Udalak ateratako bekari esker, hango euskara aztertzen hasi ziren eta hainbat grabazio topatu zituzten kutxa batean, ahaztuta. 1987an egindako lehiaketa batekoak ziren. 30 bat grabazio. 1900. urte inguruan jaiotako jendeari egindakoak. “Eta gehiago egongo dira elkarteetan, etxeetan... Ikastetxeetan ere beti egon da aitite-amamei elkarrizketak egiteko ohitura. Grabazio horietako batzuk zakarrontzian egongo dira, baina beste batzuk gordeta egon daitezke”.
 
Gipuzkoako eta Bizkaiko ahozko ondarea batu dute batez ere. Bizi ere bi probintzi horien mugan bizi direlako Badiharduguko kideak. Baina lehentasuna Gipuzkoari eman diote. Euskal Herria kontuan hartuz gero, Gipuzkoan landu delako gutxien. Sarasuaren ustez, gipuzkoarrek bertako hizkera galtzeko arrisku gutxiago ikusten dute eta Deba Ibarretik kanpo euskalkiarenganako sentsibilitate hori ez da existitzen orokorrean. Eta oker daudela uste du. Leku horietako euskalkia Eibarkoa edo Gernikakoa beste aldatzen doalako. “Eta gainera ez dira konturatzen. Ez dira konsziente. Eta ziurrenez errazago aldatu eta desagertuko da Tolosako euskara, Gernikakoa baino. Euskara batuko formak errazago sartzen direlako. Ondarrutar batek garbi dauka noiz dabilen ondarrutarrez eta noiz dabilen batuan. Zizurkilgo batek ez dakit hain argi daukan”.

Artxiboetatik kanpoko historia

Lekuko euskara eta esaerak bakarrik ez, Euskal Herriko historia ere batzen doaz apurka-apurka. “Lehenengo pertsonan kontatutako historia, ez artxiboetako historia”. Berdin baserriko bizimodua zein arrantzaleena, zein kalekoa. Ahozko ondarea jasotzean alderdi linguistikoaz gain, alderdi historiko zein etnografikoa ere jasotzen baitute. Memoria historikoa, azken batean. Historia osatua, gainera. Webguneko Gaiak atala ikustea besterik ez dago. Hainbat herritako jendearen kontakizunak baitaude grabatuta.
 
Sorpresarik ere ez da falta. Ustez komunista edo sozialista den batengana joan eta gaztetan fraide edo monagilo izan zela jakin dute. Edo abesbatzan ibilitako batengana joan eta gaztetan txirrindularia izan zela jakin dute eta lasterketak irabazi zituela auskalo non. “80-90 urteko jendearen bizitza oso aberatsa da. Gauza gehiago probatzen zituzten. Bizi izan zuten egoera politiko eta soziala ere izugarria izan zen. 1905etik 1945era denetik bizi izan zuten. Mundu mailako bi gerra, 36ko gerra, errepublika, Primo de Riveraren diktadura, Alfonso XIII.a, Franco, Errusiako iraultza...”. Azken 40 urtetan gauzak ez dira horrenbeste aldatu Euskal Herrian, ez da horrenbesteko joan-etorririk izan. 1905etik 1945era bitartean “industrializazio gogorra hasi zen, kanpotarrak hasi ziren etortzen, horrek ekarri zituen aldaketa guztiekin... Argindarra orduan heldu zen. Alderdi politikoak orduan sortu ziren. Sozialismoa sortzen ezagutu zuten, nazionalismoa sortzen...”.
 
Gerra aurreko belaunaldi hori batu gura dute momentuz grabazioetan. Gerra aurrekoek eta gerra ostekoek bi Euskal Herri ezagutu dituztelako. Horretarako geratzen zaizkien urteak geratzen zaizkie, biologiak agintzen duelako. Hala ere, proiektua ez da epe motzean amaituko. Beti egongo dira eta grabatzeko moduko hiztunak. Gainera, orain arte jasotakoaren zati bat baino ez dute landu.

Azkenak
2024-11-28 | Leire Ibar
Tolosan Ertzaintzak pilotakadaz zauritu zuen gaztearen kasu artxibatu dute, biktimak deklaratu aurretik

Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.


2024-11-28 | Julene Flamarique
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da

Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life Kanturibai proiektuaren baitakoa.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


94 urteko emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta gizon bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Eguneraketa berriak daude