argia.eus
INPRIMATU
Zortzi euskal artisten lanak Artiumen
Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2008ko uztailaren 08a
Hirugarren aldiz Gasteizko Artium museoak Inguru hurbilak erakusketa antolatu du. Uztailaren 3an zabaldu zen zortzi euskal artisten lanak ikusgai jarri dituen erakusketa, eta irailaren 14ra bitartean egongo da bisitarien zain. Elena Aizkoa, David Civico, June Crespo, Taxio Ardanaz, David Martinez, Ismael Urrutia, Alain M. Urrutia eta Zigor Urrutiaren lanak bildu dituzte aurtengo ediziorako. Bi urtero antolatzen da Inguru hurbilak eta dagoeneko 24 artista berriren lanak eman ditu ezagutzera.