argia.eus
INPRIMATU
Ikaskide berriak, atzerritik etorriak
  • Joxemari Iturralde ::Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed

    Elkar

    Orrialde kopurua ::124

    prezioa ::10€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed
Hamar urtetik aurrerako irakurleak gogoan dituela idatzi du Joxemari Iturraldek Olibia, Risky, Txop Suey eta Mohamed kontakizuna. Iñaki Martiarena Mattin-en marrazkiz alaituriko istorioan Risky eta bere ohiko lagunak –Gomax, Txilibitu, Titizia, Ezpainbete eta besteek– azaltzen zaizkigu, baina koadrila hori handitzera doa, ikastetxera atzerriko lagun asko iritsi direlako: Muhmi Tunisiakoa, Fatima Errumaniakoa, Olibia Mexikokoa, Txop Suey Txinakoa, Tarik Marokokoa, Hamada Sharakoa... Izenak ez ezik, haien ohiturak ere bitxiak iruditzen zaizkie euskaldunei. Ohartu arte beraiek ere harrigarriak direla besteentzat, eta gainera haietatik denek ez dituztela usadio berdinak ezta hizkuntza bera ere.