argia.eus
INPRIMATU
‘Karmel’-ek ale berezi bi, Julen Urkiza zuzendaria omentzeko
  • Batzuen artean ::Karmel 262.

    Euskal Herriko Karmeldarrak

    Orrialde kopurua::312

    prezioa ::13€ (urteko harpidetza)

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Karmel 262.
Euskal Herriko karmeldarrek plazaratzen duten aldizkariak zuzendari ugari ezagutu ditu bere historia luzean. Bi gogoratzeagatik, Lino Akesolo, gerra aurreko azkena, eta Santiago Onaindia, gerra ostean Karmel berriro argitaratzeaz arduratu zena aipa genitzake. Euskararen eta euskal kulturaren alde, baita formazio erlijiosoaren eta benetako etorkizunaren alde lan egiteko asmoz plazaratzen da Karmel aldizkaria, eta azken 25 urteotan (1984tik 2008ra) zuzendari bera izan du: Julen Urkiza. Ospatzeko kontua zela-eta, ale berezi bi kaleratu dituzte oraingoan. Orri kopuru mardula dute biek. Aurrenekoak ohiko aldizkariaren mamia du, 312 orri eta 35 idazleren ekarpenak.