argia.eus
INPRIMATU
Hegaldia
Onintza Enbeita 2013ko maiatzaren 02a
Onintza Enbeita
Onintza EnbeitaXDZ
I

“Agur ama, banoa”
aita kotxean zai
Ahizpa bat agurtu dut
bestea ere bai.
Motxila sorbaldetan
ondo lotuta, ai.
Nahiz eta ez nukeen
negarrik egin nahi...
Pozarren nago baina
ez nago hain lasai.



II

Loiura heldu eta
baietz uste arren
aitak esan dit “igual
galduko naiz hemen,
ez baitakit nik parking
kontuok zer diren”...
Ihes egin du dena
esan baino lehen
ahaztuta neukan hontan
zein euskalduna den.



III

Coca Cola, sandwicha,
sei euro ta piku
gutxienez tomate
freskoak balitu!
Bazter baten jesarri
ta PCa piztu
ezin baitut inoren
koadrilara gehitu.
Hemen bakoitzak bere
historiak ditu.
IV

Bikoteak muxuka,
umeen marmarra,
agurrak, besarkadak,
poza zein negarra...
Detektoreak argi
markatzen du marra.
Barrurantz askok dugu
helburu bakarra:
Lotutako hegoak
astindu beharra.



V

Lagun zahar bat bertan
ene, “hau da marka!”
Gero beste ezagun bat
inor ez da falta!
Akorduen errota
martxan hasi da ta,
nahiz eta fakturatu
hamar kilo; kaka!
Itsatsita daramat
motxila galanta!



VI

Hegazkina ipini
digute itzela,
hamabi ordu luze
baitira bestela.
Hegan noa pozarren
sorginak bezela
ta nork dio erratzik
barik natorrela?
Badirudi mundua
neuretzako dela…

Doinua: “Espainian behera”.