Mikel Olano Irurtiak idatzitako Azkuko belagaian nobelak irabazi zuen 2007ko eleberri-saria Irun Hiria literatur lehiaketan. Nikaraguako hiri batean lankidetza-programa bat aurrera eramatearekin amets egiten duen emakumea du protagonista. Sendagilea da lanbidez, baina Nikaraguan lehen hezkuntzako ikastetxe bateko zuzendaritza-taldean lan egiteko helburuarekin aurkeztu du bere burua haraino joatea ahalbideratuko dion Gobernuz Kanpoko Erakundean. Nolanahi ere, ametseko bidaia atzeratu egingo zaio, eta bitartean gainbehera doan Estarta izeneko herrixkara bidaliko dute sendagile. Handik laster alde egingo duela jakinik, zaindu behar dituenak urruntasunez tratatzen ahaleginduko da medikua; modu berean erantzungo diote herritarrek, bere jarrera ikusita.