argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 06a
Willendorfeko venusa

1908an, duela 100 urte beraz, Willendorf (Austria) inguruko aztarnategi paleolitiko batean argazkian ageri den estatua txikia topatu zuen Josef Szombathy-k. Kareharrizko venus ezagunak hamaika zentimetro baino ez du neurtzen eta emakumezko bat irudikatzen du. Harrezkero, asko espekulatu da egileek adierazi nahi zutenaz: emankortasunaren jainkosa, ama-lurra, status altuko emakumea... Baina oraindik ez dakigu zer intentziorekin egin zuten. Datu teknikoak baino ez dauzkagu: 25.000 urte inguru ditu eta pieza egiteko erabili zuten kareharria ez dago inguru horietan; horrek areagotu egiten du venusaren jatorriaren misterioa.