Antropologo bazara Osaba Samen gerrak behar zaitu

  • AEBetako militarrek antropologo eta soziologoak txertatu dituzte beren soldaduen artean, gerran eraginkortasun handiagoa lortzeko. XX. mendean gerrillarien kontra Indonesian, Kenyan, Aljerian, Ipar Irlandan, Palestinan eta bestetan militarrek ikasia, Irak eta Afganistanen usatzeko.
AEBtako armada
AEBtako armada
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
“Agur t’erdi, koronel jauna. Nire lanarekin zerikusia duen gertakizun bat argitzeko laguntza eskean natorkizu. Gurekin Antropologo Kezkatuen Sarean ari den AEBetako inteligentziako ofiziale ohi batek ikusi berri ditu Laurie Adler eta Jessica Lawrence militarrak gure bilkura batean idatziz hartzen kontra-intsurgentzian parte hartzeari uko eginez agiria sinatu duten antropologoen datuak”. Hitzokin hasi du gutuna Hugh Gusterson antropologo eta irakasleak Steve Fondacaro lotinant koronelari igorri diona.

Hugh Gusterson Antropologo Kezkatuen Sareko liderretakoa da. Steve Fondacaro lotinant-koronela, berriz, Human Terrain System delakoaren zuzendaria. Biak daude gerran. Militarrak azkenaldian antropologian eta soziologian ikasketak egindako lizentziatu gazteak kontratatzen ditu Irak edo Afganistanen guduka ari diren unitate militarretan txertatzeko. Irakaslea berriz, beste mila antrologo baino gehiagorekin batera “Ez gure izenean” diotenetakoa da.

Human Terrain System delakoa 2006an jarri zuten martxan militar iparramerikarrek “operazio militarretarako garrantzizkoa den kultur ezagutza” bereganatzeko. Aurtengo ekainaren 12tik aurrera 12 Human Terrain Team (HTT) edo ekipo ari dira lanean Irak eta Afganistanen. Iraila amaitzerako dozena bat gehiago bidaliko dituzte. Talde bakoitza hiru zibilek eta hiru militarrek osatzen dute. Kansas estatuko Leavenworth Fort-eko kasernan entrenatu ondoren, sei-bederatzi hilabetetarako joan dira Irakera bezala Afganistanera.

Bill Statmets idazleak kontatu du antropologoen eta militarren arteko liskarra In These Times aldizkarian publikatutako Anthropologist at war artikuluan. Kontra-intsurgentzia kontuak beti interesatzen dira Euskal Herrian, Frantzia eta Espainiak hemengo gatazka armatuaren kontra, eta era zabalagoan nazionalismoaren kontra, taktika horiek erabiltzen dituztelako, sarritan munduko beste adituei (ingelesei, alemanei, israeldarrei...) ikasita. Bestalde, orain Mendebaldeak munduko lurralde urrunetan pizturik dauzkanez gerrak, guduen osagai kulturazko eta sozialek garrantzia berezia daukate edonon.

Human Terrain System delakoak bere gunea dauka Interneten, informazio asko eskainiz. Hala, HTT ekipoen lana omen da “tropei hobeto ulertaraztea zein EZ den beren etsaia” eta laguntza handia eskaintzen omen diote AEBetako armadari “bertako herritarrengan eraginez tresna ez-hilgarriekin”. Militarrek babesten dute lan-ildo hau: “Kultura ulertu behar dugu irabazi ahal izateko”, deklaratu zuen Kongresuan Schweitzer koronelak berrikitan.

Aipatu webgunean memorial delakoa ere badaukate, eta hartatik jakin dezakegu dagoeneko HTTetako bi kide badirela hilak guduan. Bata Michael Bhatia soziologoa, Oxforden doktorego tesia egiten ari zena, titulu honekin: “The Mujahideen: A study of combatant motives in Afghanistan 1978-2005”. Bigarrena Nicole Sauveges, zientzia politikoetan lizentziatua, karrerako lana honela izendatu zuena: “Markets & Mullahs: Global networks, transnational ideas and the deep play of political culture”.

Gerlari doktoreak

Gizarte zientzietako lizentziatuok armadarekin elkarlanera enpresa pribatutik iristen dira. Munduko segurtasun korporazio handienetakoa den BAE Systems-ek azken bi urteotan gisa honetako 30 profesional alokatu dizkie militarrei. Gerra modernoak azpikontrata bidez egiten baitira, beste edozein zerbitzu publiko bezala.

Profesionalon bila unibertsitateetara jo dute eta Antropologo Kezkatuen Sareak salatu du HTTetarako jendeak biltzeko BAE bezalako enpresak egiten ari diren kanpaina. Hona datu esanguratsua: sistema honetako zerbitzuetan bakarrik BAEk 160 milioi dolarreko salmentak fakturatu dizkio armadari.

Human Terrain System honek baditu gailurrean bi pertsonaia nabarmen. Bata da Montgomery McFate anderea, gizarte zientzien aholkulari nagusia. McFate Yale-ko unibertsitatean 1995ean egin zen doktore, honako tesia irakurrita: “Pax Britannica: British Counterinsurgency in Northern Ireland”. Estatuen morroiek kontra-intsurgentzia ikasi dezaten beti izan da eskola ona Ipar Irlandakoa.

Segurtasunaren adar berri honen bigarren pertsonaia gakoa David J. Kilcullen australiarra da. Honek 2000n irakurri zuen bere tesia Hego Gales-ko unibertsitatean eta Australiako akademia militarrean batera aurkeztu zuena: “The Political Consequences of Military Operations in Indonesia 1945-99: A Fieldwork Analysis of the Political Power-Diffusion Effects of Guerrilla Conflict”. Horra kontra-intsurgentziako adituen iturri klasikoak: Ipar Irlanda, Aljeria, Indonesia, Kenya... Agidenean, Kilcullen kontra-intsurgentziako
operazioetan Australiako armadari laguntzen aritu zitzaion Ekialdeko Timorren.

McFatek aldizkari militar batean honakoa idatzi zuen 2005ean: “Ezjakintasuna hilgarri suerta daiteke. Kultur ezagutza eta gerra elkarri oso estu daude lotuta. AEBetako armadak bere egin behar du etnografoak munduaz daukan ikuskera”.

Adituon eraginari esker, orain Afganistanen eta Iraken tiroka dabiltzan soldaduek aholku oso zehatzak jasotzen dituzte, bertako
jendeen jokabideak hobeto ulertzeko eta haietara errazago inguratzeko. Edo alderantziz ere bai, batzuetan ez hainbeste hurbiltzeko. David J. Kilcullenek e-postaz hau idatzi zien ofizialei frontetik: “Normaltasuna ez da gauza bera Kandaharren edo Kansasen. (...) Ez utzi soldaduei lasai ibiltzen bertako umeekin. Zuen tropak herriminez daude; guardia jaisteko gogoa dute haurrekin daudenean. Baina umeak azkarrak dira, enpatiarik ez dute eta prest daude egiteko beraiek baino zaharragoak ausartuko ez lirateken basakeriak”.

Iraken AEBetako armada osoaren buru den David Petraeus jenerala, Princeton-go unibertsitatetik Filosofian doktore dena, honela mintzatu da: “Pentsatzen duen gizonaren jokoa da gerra”. Eta aurrerago: “Gerra mugatua da kontra-intsurgentzia, pentsatzen duten gizonen gerra”. Horretarako behar dituzte antropologo eta soziologoak.

Robert H. Scales jeneralak honela definitu du bilatzen duten jendearen perfila: “Behar ditugu ‘scout’ globalak, ondo ikasiak, hizkuntzetarako gaitasunarekin eta urrutiko parajeetan eroso sentituko direnak”. Eta Montgomery McFatek: “AEBetako nazio segurtasun egiturak antropologiaren argia behar du; diziplina akademiko hori tribuen aurka gerra egiten laguntzeko asmatu baitzen”.

David Price antropologo eta irakasleak oso bestela iritzi dio: “Militarrek uste dute kulturak konpondu behar duela milaka tona muniziok hautsi dutena. Baina antropologia usatu beharko genuke inbasio burugabeak saihesteko”.
Informazio gehiago

Azkenak
2025-03-12 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1999) aktibista... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude