Beasaingo idazlan lehiaketa
Hemezortzi urte daramatza Beasain Idazlehiaketak martxan. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ikasten ari direnen artean antolatzen dute eta iaz 12 urte bitarteko herriko ikasleentzako lehiaketa izan zen. Hamabi urtetik gorakoentzat berriz, eskualdekoa. Gainera, 16-18 urte bitarteko ikasleen artean hitz lauzko idazlanen eta olerkien lehiaketa egin zuten. XVIII. Beasain Idazlehiaketa 2007-2008. Saritutako idazlanak izeneko liburuan plazaratu dira literatur lehiaketara horretara iritsitako ehunka idazlanetatik epaimahaiek aukeratu zituzten 39 idazlan, horiek jaso baitzituzten sariak eta aipamenak. Ezin idazlan horien izenburu guztiak aipatu, ez eta beraien egile prestuen izen-abizen guztiak ere. Baina sormen handiko lanak dira den-denak.