Abantaila digitalei neurria hartzen

  • Internetek hainbat abantaila eskaintzen dizkio hedabide bati: interaktibitatea, informazioa berreskuratzea, pertsonalizazioa, multimedia aukerak eta lengoaia berri bat. Baina euskaraz dihardugun hedabide tradizionalak nola egokitu gara errealitate horretara? Marko Txopitea (Indymedia), Joxe Rojas (Topagunea) eta Jabi Zabala (irratia.com) bildu ditugu mahai baten bueltan, gaiari buruz hitz egiteko.
     
Hedabideak eta internet
Hedabideak eta internetNagore Lozano

Nola aprobetxatzen dituzte euskarazko hedabide tradizionalek Internetek eskaintzen dizkieten abantailak?


Marko Txopitea: Nire ustez hedabide tradizional eta ez tradizionalen banaketa hori egiteak ez dauka zentzurik. Gero eta hedabide gehiago daude eta dibertsitate handiagoa dago. Euskarazko medioen azterketa egin behar bada, tradizionalak ez diren beste medioak ez dira ahaztu behar, gero eta garrantzi gehiago daukatelako eta gainera Interneten gauza asko ari dira egiten.

Jabi Zabala: Geroz eta parekotasun handiagoa dago herritarren –gaur egun edonork sor dezake bere bloga– eta hedabide handien artean eta tartean euskal hedabideak daude –nik euskal medioak ez ditut hedabide handi bezala ulertzen ezta blog bezala ere–.

Joxe Rojas:
Medioen arteko uztartzea bizi dugu eta gure artean badaude adibideak, Goiena eta Uztarria kasu. Goienkariaren iritzi atala Goienak jarritako blog plataformetan egindako ekarpenekin elikatzen da batik bat. Horrek blogaria paperezko euskarrira hurbiltzen du eta paperekoaren irakurlea digitalera. Bestalde, hor daude Karkara edo Plentzian Pil-pilean. Azken horren kasuan, Internetekoa ez da papereko bertsio digitala, baizik eta beste zerbait. Bere helburua da herritarrentzako komunikazio plataforma izatea. Tokiko hedabide gehienak euskararen erabilera sustatzeko komunitatea sortzeko helburuarekin ari dira sarean.

M. Txopitea:
Hedabide batzuen kasuan, Interneten daukaten webgunea ez da soilik euren hedabide tradizionalaren isla. Hor sortzen den informazioak badu bere helburu propioa. Gaur8n adibidez, blogak daude eta Garak larunbatetan ateratzen duen Gaur8 gehigarrirako Interneten dauden eduki horietatik interesgarrienak hartzen ditu. Bestalde, gehigarri horretan Zabaldu.com-en bozka gehien jaso duten albisteei orrialde bat eskaintzen diete. Beraz, off-line mundura pasatzen dituzte on-line munduko kontuak.

J. Zabala: Medioak eta medioak daude. Are gehiago, nik esango nuke kazetariak eta kazetariak daudela. Kazetaria oso 2.0 baldin bada, baliabideak ongi uztartuko ditu.

J. Rojas: Hori hedabideen barruan gertatzen da, baina baita hedabideetara informazioa bidaltzen duten prentsa bulegoen barruan ere. Internet kalitatezko informazioa jaisteko tresna gisa ulertu behar da.

Medioen arteko integrazio adibideak ematen ari zarete. Baina aurki al dezakegu Interneterako espresuki pentsatutako edukirik?


M. Txopitea: Interneteko irakurleak ez du irakurtzen paperean irakurriko lukeen modura. Hizkuntzak beraz, guztiz desberdina izan beharko luke. Askotan Interneten oso testu luzeak aurkitzen ditugu eta estekak ipini ahal ziren lekuan ez dira ipintzen.

J. Rojas: Goienan Iban Arantzabal dabil horrelako gaiekin oso kezkatuta. Erredaktore eta albiste multimedia lantzen ari dira. Baleike Zumaiako herri aldizkariaren kasuan, papereko formatua eta Internetekoa guztiz desberdinak dira. Internetekoan egunean eguneko albisteak lantzen dituzte, bideoak sartzen dituzte... Paperezko hilabetekariari aldiz, asteburuko gehigarri baten itxura ematen diote. Nik uste dut badatorrela jendea ideia horiek dituena.


Nola erabiltzen dituzte euskarazko hedabideek web 2.0 baliabideak?


M. Txopitea: Euskal hedabideek beste hedabideek bezala hor erronka handia daukate, aukera asko, baina baita zailtasunak ere. Web 2.0 ez da soilik sindikazioa. Hedabideek komunitate bat daukate, irakurleak edo ikusleak dituzte eta web 2.0 ongi txertatzen da filosofia horretan. Zenbait ekimen egin dira, baina ez dute behar bezala funtzionatu. Jendeak ez daki askotan albiste baten azpian zerbait idatzi dezakeela eta beste webgune batean egiten dute. Zaila da, ez soilik tresnak ipintzea, baizik eta sozialki hori martxan jartzea.

J. Rojas: Euskaldunok masa kritikoarekin arazoa daukagu. Azken finean, Interneten dabilen jendea irakurleen ehuneko txiki bat da eta ehuneko txiki horren ehuneko txiki bat da erantzuten duena, bozkatzen duena... Jaurlaritzaren datuen arabera, 600-700 mila irakurlerengana iritsi gaitezke, gehien jota. Hasi hortik kentzen eta geratzen zaigun kopurua oso mugatua da.

M. Txopitea: Baina zein da arazoa? Digg agregatzailean ikerketa bat egin zuten eta erakutsi zuten erabiltzaileen %1ak soilik bidaltzen duela informazioa. Wikipedian berriz, %5ak idazten du eta hori errekorra da. Erabiltzaile aktiboak eta pasiboak daude. Eta hori beti gertatuko da.

J. Zabala: Gure komunitatea txikia izan daiteke, baina nahiko bizia da. Bestalde, gaur egun komunitatea sortzera bideratutako proiektuek dute arrakasta. Demagun MySpace. Agian ez dituzte 2.0 ezaugarri asko, baina komunitatea sortzera bideratutako ezaugarri sinple batzuk dituzte.

M. Txopitea: Baina MySpace ez da hedabide bat.

J. Zabala: Ez, ez da hedabide bat. Baina zer hedabide tradizional, demagun Berria, ARGIA... dago prest lehen orrialdean edonoren erantzunak edo iruzkinak jartzeko?

M. Txopitea: Hor egia biribila esan duzu. Hedabide tradizional batek Internetera jauzi egiten duenean ezin du bere lerro editoriala mantendu. Interneten mundua ulertzeko modu desberdinak aurki daitezke, baina sarean modu naturalean gertatzen den hori ez da hedabide tradizionaletan gertatzen. Hedabideek komunitatea sortu nahi dute, interaktibitatea sustatu, baina lerro batean bakarrik. Nola lortzen da hori?

J. Rojas: Hedabideekin ere SGAE eta musika iturriekin gertatzen dena gertatzen da. Aldatzen ari da orain arte eurek kontrolatzen zuten edukia banatzeko modua, jarraitu nahi dute negozio horretan, baina lehengoak jada ez du funtzionatzen.

M. Txopitea: Hedabide tradizionalek ikasi behar dute zarata maila bat onartzen (eztabaidak, euren lerro editorialarekin bat ez datozen iritziak...). Deia, Gara, Berria... Guztiek komunitate bat daukate eta komunitate horretara irekitzen badira, nahiz eta zarata egon, zarata horren gainetik komunitatea indartu egingo dute.


Aztertzen ari garen gaian, ba al dago Euskal Herrian medio erreferenterik?


M. Txopitea: Nik erreferenterik ez dut ikusten. Ekimen zehatzak ikusten ditut: batzuek bideoak jartzen dituzte, beste batzuek komunitatea hobeto ulertzen dute...

J. Zabala: Nik eguneroko nabigazioan erabiltzen ditudan batzuk ditut. Horrek ez du esan nahi hain maiz bisitatzen ez ditudanak eskasagoak direnik.

M. Txopitea: Internet munduan hedabide gehienak asinkronoak direnez eta gainera, esteken bidez hainbat lekutara joan ahal garenez, interesatzen zaiguna ikusten dugu eta jada ez dago lehen hedabideekiko zegoen fideltasun hura. Bestalde, gaur egun hedabide batek mota guztietako albisteak emateak ez dauka zentzurik, zeren jendea hedabide batera sartzen denean, gai jakin batzuen eta komunitate baten bila doa.

Baina edukiak pertsonalizatzeko moduak badaude, hori da hain zuzen ere Internetek eskaintzen digun abantailetako bat.


M. Txopitea: Internetek eskaintzen dizkigun abantailetatik, gutxien aprobetxatzen dena pertsonalizazioarena da eta nire ustez etorkizun gutxien duena ere, horixe da. Nahiz eta aukera hori eman, jendeak ez du erabiltzen. Pertsonalizazioa egon baino, hedabideak beraiek espezializatu behar dute gai zehatzetara. Azken finean sindikazioa hori da. Hedabideek sindikatzeko aukera ematen du eta erabiltzaileak gai jakinetara sindikatzen dira, baina hortik soilik %1a baino ez dute irakurtzen.

Jendearen parte-hartzearen haritik, zer iritzi duzue “Zu kazetari” bezalako ekimenei buruz, hau da, hiritarra kazetari bihurtzen duten ekimenei buruz?


M. Txopitea: Euskal Herrian badago medio bat jendea kazetari izatera bultzatzen duena, baina ez dugu medio tradizional gisa ulertzen: Indymedia da. Bere leloa da Don´t hate the media, become the media (“Ez gorrotatu hedabidea, bihurtu hedabide”). Hedabide tradizional batek, kasu honetan EITBk “Zu kazetari” ekimena filosofia horri jarraituz egitea ongi ikusten dut, baina nire ustez EITBren helburua informazioa doan lortzea da.

J. Zabala: Gai honekin lotuta, badago baita ere gaizki ulertutako kalitatearen zaintzaren aldeko jarrera bat. Litekeena da idatzi batzuk kalitate literario aldetik ez izatea maila gorenekoak, baina zer da bilatzen duguna? Informazioa ala literatura?

M. Txopitea: Nire ustez hori aitzakia da, zeren idazten duen pertsona agian ez da kazetaria, baina hitz egiten duen horri buruz asko daki. Zenbat aldiz irakurri diegu zertaz ari diren ez dakiten kazetariei? Nire ustez hedabideak beldur dira euren boterea galtzeko.
Kazetari multimediak

Interneten aritu beharrak euskal mediotako kazetariak multimedia bihurtu al ditu?



Marko Txopitea: Bideo grabaketa bat egitea edo argazki bat ateratzea oso erraza da. Erraztasun horrek multimedia bide hori dakar, baina ez dut uste denetik egiteko gai diren kazetariak daudenik. Gainera, ez da ahaztu behar lehen aipatutako erraztasun hori kaleko jendeak ere badaukala eta blogak daudela. Gaur egun hedabide tradizionaletan askotan jende arruntak grabatutako bideo eta argazkiak agertzen dira. Ez da ahaztu behar Interneten edozein izan daitekeela gai gauzak zabaltzeko.
Mahaikideen aipu esanguratsuak
Jabi Zabala: “Gaur egun komunitatea sortzera bideratutako proiektuek dute arrakasta. Zer hedabide tradizional, demagun Berria, ARGIA... dago prest lehen orrialdean edonoren erantzunak edo iruzkinak jartzeko?”.

Joxe Rojas:
“Hedabideekin ere SGAE eta musika iturriekin gertatzen dena gertatzen da. Aldatzen ari da orain arte eurek kontrolatzen zuten edukia banatzeko modua, jarraitu nahi dute negozio horretan, baina lehengoak jada ez du funtzionatzen”.

Marko Txopitea: “Internet munduan hedabide gehienak asinkronoak direnez eta gainera, esteken bidez hainbat lekutara joan ahal garenez, interesatzen zaiguna ikusten dugu eta jada ez dago lehen hedabideekiko zegoen fideltasun hura”.

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude