argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2008ko uztailaren 08a
Mikhail Kalashnikov
Mikhail Kalashnikov

“Lasai egiten dut lo”. Horixe adierazi berri du Mikhail Kalashnikov-ek The Guardian egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean.

Modu horretan, 1919an jaio zen sobietar militar ohiak argi utzi nahi izan du ez zaiola damutzen joan den mendeko 40ko hamarkadan bere izena daraman fusila asmatu izana.

Ejertzito Sobietarra 1947an hasi zen erabiltzen Kalashnikov fusila, eta hortik datorkio AK-47 izena (Avtomat Kalashnikov, 1947ko modeloa). Geroztik, arma ezagunaren ehun milioi aletik gora saldu dira mundu osoan. Gaur egun, hamalau herrialdek fabrikatzen dute eta munduko ejertzito, gerrilla eta talde armatuen artean fusilik zabalduena da.