argia.eus
INPRIMATU
Ahizpa txikia izatearen gorabeherak
  • Braulio Llamero, Eider Eibar  ::Klara zirimola

    Erein

    orrialdeak ::64

    prezioa ::6.60€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Klara zirimola
Klara zirimola
Rosetta Testu Zerbitzuak euskarara itzuli duen Braulio Llameroren Clara no para istorioaren kontalaria bost urteko neskatila da. Geldirik egoten ez dakien ahizpa txikia du, eta hari buruz mintzo zaigu narrazioan. Ahizpa zaharrenarentzat Klara zirimola da. “Ez al zara pixka batean geldirik egongo?” galdetzen dio ahizpa nagusiak bi urteko umeari askotan, nazkatzen duen bakoitzean bereziki. Eta Klarak hizketan ez badaki ere, hitz bat ikasi du behintzat: ez! Horixe erantzuten dio bere ahizpa zaharrenari geldirik egoteko eskatzen dionean: ez! Okerrena, ordea, ez da hori, baizik eta Klara iritsi zenetik gurasoek ahizpa zaharrena ez dutela besoetan hartu nahi izaten...