Euskarazko irakurketa herri xehearen baitan

  • Ana Eizagirre Sagardia ::Euskaldun zintzoaren etxerako eskuliburua

    Utriusque Vasconiae

    orrialdeak ::362


Euskaldun zintzoaren etxerako eskuliburua
Euskaldun zintzoaren etxerako eskuliburua
Iluntzero egutegiari kendutako orritxoa irakurtzeko gonbita egiten zion amona Alejandrari eskaini dio Ana Eizagirre Sagardiak (Usurbil, 1962) Euskaldun zintzoaren etxerako eskuliburua saiakera. Bigarren titulua ere badu liburu honek, azterketaren gaiari lotua: Euskarazko egutegiak eta euskarazko irakurketa espazio pribatuan. 1876-1918. Gipuzkoar gehienek menperatzen ez zuten hizkuntzaz –gaztelaniaz– bideratu ohi zen eskola instruzioa nagusi zen garaira garamatza Ana Eizagirrek. XIX. mendeko azken urteetan hasi eta XX. mendeko aurreneko bi hamarkada hartu ditu tesi honetako ikergaiak. Euzkel-Egutegiyak herri hezkuntzaren eta herri irakurketaren historian izandako garrantzia ulertzeko oso interesgarria da garai hau. Gaztelaniaz alfabetaturiko euskaldunei egokitzen zen erabilitako ortografia, gehienei irakurtzen eta idazten euskaraz irakasten ez zitzaien aldian. Eredutzat ahozko hizkuntza hartzen bazen ere, egutegiok, dotrinak iragarritakoekin eta bertsopaperekin batera, orduko irakurketak ziren. Eta Euzkel-Egutegiya euskaldun zintzoaren eredua osatzen zuten balioen multzoa lortzera zetorren.
Ana Eizagirre sagardia
«Euskaltzaletasunaren zeinu bihurtu zen Euzkel Egutegiya»

Zein da zure azken saio honen muina?


Herri-irakurketaren azterketari eman diot arreta. Zehazki, XIX. mende bukaeran eta XX.eko lehenengo bi hamarkadei –gaztelaniazko alfabetatze eskolatuaren errotze indartsua eman zen garaian–. Eta Gipuzkoan argitaratu ziren euskal egutegiak hartu ditut gaitzat.

Egutegi horietatik, zein nabarmendu zen bereziki?


Luzaroan argitaratu eta irakurle kopuru nabarmena bildu zutenak Euzkel-Egutegiya (1019-1934) eta Euzkel-egutegi txikiya (1910-1920?) izan ziren; mamiz berdinak, “Parrez euskeraz irakurri errez” leloari estuki jarraitzen zioten, batak horma egutegi gisa, besteak sakelako egutegiaren eredua finkatuz. Egutegia bultzatu zuten euskaltzaleen asmoa, euskarazko irakurketa atsegina, gustagarria eta erraza egitea zen; baita herritarren formazio kulturala eta heziketa moral eta erlijiosoa bultzatzea ere. Dena den, azpimarratu behar da egutegi hauek zuten izaera euskaltzalea. Hainbat lan argitaratu zen bertan herritarren euskotar izaera sendotzeko asmoz eta, batez ere, herritarren hizkuntza maila hobetzeko xedez. Euzkel Egutegiyak herritarren euskaltzaletasuna –ahozko zein idatzizko adierazpenean– bultzatzea zuen helburu, baina izan zuen arrakastagatik, eta herritarren ohituretan hartu zuen lekuagatik, berau bihurtu zen euskaltzaletasunaren zeinu.

Zergatik jarri diozu azterketari titulu hori?


Izaera entziklopedikoa zuen Euzkel-Egutegiyak eta familia euskaldun askotan eskuliburuaren funtzioa bete zuen. Horregatik izendatu dut euskaldun zintzoaren etxerako eskuliburu.

Azkenak
Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


Eguneraketa berriak daude