Txina, auto ekoizpenean lehen posturantz

  • Azken urteotan, Txinak jauzi ikaragarria egin du autoen ekoizpenean. 2005ean, Alemaniaren aurretik jarri zen eta iazko urte hasieran, Japoniaren aurretik, hau da, Amerikako Estatu Batuen ondoren. Aurreikuspenen arabera, 2012-2015 artean, aurrea hartuko dio hari ere.
Automobilgintza
Automobilgintza
Mendebaldean uste dugu Txinan bizikletaz eta errepide txarretan dabiltzala. Gaur egun Txinara doanak, ordea, irudi hori aldatuta ikusiko du eta errealitate modernoago eta motorizatuagoa topatuko du. Irudi aldaketa hori, batez ere, automobilgintzako bilakaerak eragindakoa da. 2006an, Txinak bost milioi automobil-turismo inguru ekoitzi zituen; 1,7 milioi kamioi eta beste milioi bat autobus eta antzeko ibilgailu. 2007an, sei milioi turismo inguru ekoitzi omen zituen. 2008rako, zazpi milioi turismo inguruan dabil ekoizpen aurreikuspena. Hala, Txina munduko bigarren auto ekoizlea bihurtu da, 2005ean Alemaniaren eta 2006an Japoniaren aurretik jarri ondoren. Gaur egun, munduko lehenengo auto ekoizle Amerikako Estatu Batuak dira. Hala ere, aurreikusten da 2012-2015 urteetarako Txinak iparramerikar erraldoia gaindituko duela. Orduan, mundu osoan lehena izango da auto ekoizpenean.

Hazkunde potentzial ikaragarria

Txinan, autoaren merkatuaren hazkunde potentziala ikaragarria da epe ertainera. Aurten sei milioi turismo baino gehiago salduko badira ere, motorizazio tasa auto bat 100 biztanleko izatera helduko da gutxi gorabehera. Kopuru txikia, inondik ere, Europa Mendebaldeko tasaren aldean: bi biztanleko auto bat. Txina, bi urte barru, munduko bigarren merkatua izango da mendebaldeko ekoizle handientzat eta 2010ean, lehenengoa horietako askorentzat. Pekinen bakarrik, aurten, 700.000 auto baino gehiago matrikulatuko dira, hau da, Espainiar Estatuan matrikulatuko direnen herena.

Testuinguru horretan, autoaren merkatu txinatarra honela osatuta dago ekoizleei dagokienez: txinatar ekoizleek Txinako autoen %26,8a hartzen dute; Japonia bigarrena da eta antzeko ehunekoa du (%28,6); hirugarren daude Europako ekoizleak (%22,8) eta laugarren Estatu Batuetakoak (%14,1). Azkenik, bosgarren Koreako ekoizleak daude (%10,0). Txinako autoaren merkatua, 2000. urtean, 500.000 ale eskasekoa zen, eta, 2007. urtean, 6 milioira heldu zen. 2020rako, adituek uste dute 25 milioi auto ere salduko direla.

Txinan, autoen prezioak 3.000 euro (ibilgailu merkeenak) eta 20.000 euro (Berlina ertainak) bitartean daude. Salmentan hazkundea ikusgarria izan arren, automobila, oraindik ere, luxua da txinatar gehienentzat. Eta merkatua, oraingoz, erakunde ofizialen eta gutxiengo dirudunen artean baino ez da ari hazten. Gaurko erosle partikular txinatarren irudia hau da: hiru kideko familia, batez beste 1,1 seme-alaba eta hileko 1.025 euroko diru sarrera garbiak dituena.

Kontzentraziorantz

Txinako auto ekoizleak, gaur egun, oso atomizatuta daude. Aski dugu ikustea sektore horretan 100 ekoizle txinatar baino gehiago daudela, eta horren ondorioa da horietako askok kalitate eskaseko ekoizpen txikiak izatea (15.000 ale gehienez); batzuetan, mendebaldean katalogotik kendutako ereduen kopiak baino ez. Gutxiengoa dira mendebaldeko beste ekoizle batzuekin bat eginda beren gamak sortu dituztenak, munduan zehar esportatzeko helburuarekin. Horregatik, Txinako gobernua bere herrialdeko marken enpresak kontzentratzeko prozesua bultzatzen ari da. Prozesu horretan, marka handiek txikiak irensten dituzte, eta horrek Txinako auto merkatuan dauden multinazionalei ere eragingo die.

Kontuan hartu behar da Txinan multinazionalek “joint venture”ren –aldi baterako enpresak elkartzen dira– bitartez baino ezin dutela ekoitzi eta beraz, Estatuak gutxienez kapitalaren %50 gordetzen duela. Atzerriko markek bi ekoizle txinatarrekin baino ezin ditzakete egin hitzarmenak; txinatarrek, berriz, egoki irizten dieten marka guztiekin egin ditzakete.
Txina, euskal automobilgintzarako aukera
Jende guztia txinatarren produktuak Europara helduko diren beldur da. Produktu horietako asko dagoeneko kontsumitzen ari gara. Ehunka denda txinatar sakabanatuta daude gure geografian. Eta milaka Euskal Herriko eta Europako merkatari kezkatuta daude horregatik guztiarengatik. Egia da autoen marka txinatarrak hasiak direla esportatzen merkatu ez hain zorrotzetara edo gureak baino garapen gutxiago dutenetara, hala nola Afrikara, Ekialde Hurbilera eta Hego Amerikara. Auto txinatarren “erasoak” Europan, hala ere, oraindik ere itxaron beharko du. Baikorrenek diote 2009 arte ez dela hasiko “eraso” hori, txinatarren auto ekoizpenean hutsune batzuk bete beharra dagoelako. Honako arrazoi hau ematen da horretarako: Txinako automobilek oraindik ez dutela herrialde garatuetan eskatzen den kalitatea. Hala ere, euskal automobilgintzaren industria aztertzen hasia da Txinak nolako eragina duen bere sektorean, eta dibertsifikazioaren alde egiten dute.

“Mehatxu moduan baino, Txina aukeratzat hartzen dugu” dio Inés Anituak, Euskadiko Automobilgintzako Osagaien Klusterraren zuzendari nagusiak. Uste du kalitate gaietan “abantaila apur bat dugula oraindik ere Txinaren aldean”. Eta gaineratu du: “Txinan erosten dugu, saldu ere herrialde hartan saltzen dugu eta Txinako enpresekin hitzarmenak egiten ari gara. Merkatu hori zaindu egin behar da eta aukeratzat jotzen dugu”.

Azkenak
Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Euskal artista ugari izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo dieten omenaldian

Ostegunean prentsaurrekoa egin dute antolatzaileek Maiatzaren 3an Bizkaia Arena-BEC!en egingo den ekitaldiaren xehetasun gehiago aurkezteko. Ikuskizuna euskal herrian ezagunak diren hogei pertsona baino gehiagok parte hartuko dute eta 14.000 ikuslerentzat izango da. 


Abdallah askatzearen alde agertu arren Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu dute epaia

Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]


Ertzaintzak kolpatu zuen Donostiako emakumeari garunean bi ebakuntza egin beharko dizkiote

Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko kasuaren inguruan, "gauzak ondo edo gaizki egin izanaren inguruko segurtasun edo ziurtasunik" ez duten bitartean. Ertzaintzaren agenteek eraso egin zioten emakumea "indarrik... [+]


Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute

Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.  


Analisia
Repsolek beretzat nahi ditu Urumeako mendiak, Euskal Herriko zentral eoliko handiena jartzeko

Josu Jon Imazen konpainiak helegitea jarri du Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Endesari “iruzurra” egitea egotzita. Adarra eta Mandoegi mendien artean 15 aerosorgailu, 28 kilometroko bidea eta 21 kilometroko linea-elektrikoa eraiki nahi ditu Repsolek, Euskal Herriko... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


2025-02-20 | Sustatu
Euskorpora elkartea eta Euskorpus aurkeztu dituzte

Euskorpora elkartearen aurkezpen ekitaldi jendetsua izan da asteazkenean Donostian, eta Euskorpus izeneko egitasmoaren berri eman dute bertan. Euskorpus euskarazko hizkuntza baliabide digitalen banku bat izango da, eta 5 milioi pasa inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak bertan.


Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


Udaltzain eredu “hurbila” bultzatzeko, lan eskaintza bateratua egingo dute Zumaiak, Getariak eta Azpeitiak

"Konfiantza eta gertutasuna" oinarri izango duen Udaltzaingo eredua nahi dute Zumaia, Getaria eta Azpeitiko udalek. Horretarako, udalerri horiek ondo ezagutuko dituzten bost udaltzain kontratatuko dituzte elkarrekin eta hautagaiei B2 euskara maila ere eskatuko diete.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


Eguneraketa berriak daude