Tradizioen sorrerak


2013ko maiatzaren 02an
Juanjo Olasagarre
Juanjo OlasagarreJudit Fernandez
Badago, Ur, Josi, aspaldi (altxatu eta liburutegitik mahai gainera ekarri dut) liburu bat Amazonen, beste zerbait arakatzen ari nintzela pantailaratu eta erosi nuena: The Invention of Tradition/Edited by Eric Hobsbawm and Terence Ranger du izenburu (Jon Juaristi zerak Cambio de destino oroitzapen liburuan bere bizitzarekiko iraulgarri deritzona).

Eta horretaz dihardu, alegia, tradizioen sorreraz eta ezartzeez. Eskoziako High-land eremuaren sorrerak bertako nazionalismoarekin duen esteka aztertzen du, esaterako (kilta gizon eskoziarrek daramaten gona hori garai horretako asmakizuna omen); edo Inperio Britainiarrak Indian bere boterea zilegiztatzeko sortu zuen zeremonia eta kondaira ikertzen ditu (etor daitezela gero hondarribi-irundarrak Alardearen berezko izaera intrintsekoarekin!), edota masa-kulturak XIX. mende bukaeran sortutako tradizioak xehatzen.

Liburuaz akordatu naiz zuen artikuluak irakurtzean, izan ere, Axularren irakurketa jarraia eta Axularren, eta hedaduraz, gure tradizio literario osoaren, balorazioa egitea tradizioen sorrerarekin loturik baitago, kanon literarioak tradizioaren ezartzearen bidez sendotzen eta finkatzen baitira atzean indar eginez normalean botere bat, askotan nazionala, izan dutelarik.

Ez hori bakarrik, ikerketa post guztiek (postkoloniala, postmarxista, postfeminista, postgenero, postposta) ongi asko azaldu duten bezala, kanonaren sorrera kanon horren baloratze arauekin batera gauzatu da, bata bestearengatik bereizi ezin ditugula.

Oso argi dugu Shakespeare eta Cervantes onak iruditzen zaizkigula, eta Axular “txarra”, baina argi eduki behar dugu, esaten digute postek eta halaxe da, Shakespeare eta Cervantes ez dituztela aingerutxoek aldaretaratu baizik eta kalitateak, hizkuntza jakin baten aldeko hautuak, botere ekonomiko jakin batek, gizarte klase baten aldeko apustuak, bizitzeko modu batzuen gainetik beste batzuen goratzeak eta abar eta abarrek. Hitz batean, hastapenetako Elizabethen Inperio Britainiarra zuela Shakespearek atzean, Felipe II.aren gainbehera hasitakoa Cervantesek.

Ombre, klaro, aporia bat litzateke tradizio hori gertatu ez balitz bezala egitea, nahiak nahi garena baino ez garelako, baina beharbada komeniko litzateke guretzat baliagarri izanen diren tradizioak sortzen hastea, ondokoei erreparatu gabe.

Literaturan arazo bat daukagu, bai, izan ere, gure klasiko gehienak arrotz dira gure sentsibilitatearekiko, ez gara kristauak eta are gutxiago belaunaldi gazteak, eta nahiz Leizarraga gizajoa ez aritu sorginen erreketen alde, eta erlijioaren alderdi irekiagoa erakutsi (aztertu beharko litzateke) ez digu balio, Axularrek balio ez digun bezala.

Beraz Txomin Agirrek, demagun, ez baditu gure nahiak asetzen, berrinterpreta dezagun. Izan ere, aisa froga daiteke Garoa irrika homoerotikoz josirik dagoela eta Malen komentura sartu aurretik familia osoa meza entzuten ari delarik, han dagoen Jainkoaren ia deskripzio mistikoa sartuko den komentuko ama superioraren gorputzarekiko desio lesbikoa dela.

Hori, edo Urrek proposatzen digun klasikoen goi-etorreraren zain gelditzea: “Lehenbailehen hil daitezen itxarotea baino ez zaigu geratzen”.

Eta gero batzarretik batzarrera, kongresutik kongresura, omenalditik omenaldira itobeharrean (edade bat izanen dugu ja) ibiltzea, autobusa gora, autobusa behera klasikoa kanonera goratzen saiatuz. Joder ze lanak! Hau jubilazioa datorkiguna!

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude