Ezin egileaz fidatu

Angel Erro
Angel ErroJosu Santesteban
Zer da literatura, funtsean? Egile guztiek zer dute azken helburu? Beren burua desenkusatzea”.

Nik ez dut, saiatuta ere, kontra egiterik.

“Mundua, nork bere begietatik ikusita, hartaz espero dugunaren neurrira egina dago. Oztopo nagusia ikuspegi ugaritasunean datza, bakoitzari arrazoia kentzen baitigu, zerbait handiago eta lausoagoaren mesede, gizartea edo morala izeneko zerbait eraikitzeko. Horri sekretuki buru egiteko, gezurra sortu zen, norberaren funtsezko egiari eusteko bitarteko bakarra. Hortik, denborarekin, literatura bera”.

Ez ulertzearen aurpegia geldituko zitzaidan, hark jarraitu baitu.

“Adibide bat jarriko dizut. Nathaniel Hawthorne idazlearen emaztea Bostongo ahaide batzuk bisitatzera abiatu zen, 1851ko udan, senarra landetxean bakarrik utzita, bost urteko Julian semeaz eta Little Bunny untxitxoaz arduratu beharrarekin. Hawthornek egun horietako gertakizunen egunerokora eramatea deliberatu zuen, haurrarekiko esperientzia bakartia jasorik. 1932ra arte ez zen argitaratu, Julianek 86 urte zituelarik, Twenty Days with Julian & Little Bunny by Papa izenburupean. Oso liburutxo atsegina da, aldarte onekoa. Haurtzaroaren gaineko begirada arretatsu bat, miresmenetik ez aski urruna, inauguratzen zuen, orduz geroztik tamalez ez diguna utzi. Emaztea itzultzen den unean bertan gelditzen da narrazioa, “Jainkoari eskerrak” batekin.

“Aita gaztea, azkenean, hasieran uste baino hobeki moldatu delako inpresioa hartzen du irakurleak. Emazteak ere irudipen hori hartuko luke irakurritakoan. Orduan –gehitu du Watsonek, begiak dizdiz, lokarria estutu didan bitartean– zilegi zaigu susmatzea kronika ez ote den xede horrexekin burutu, alegia, emaztea ez zegoen tartean egiatan gertatutakoa berari ezkutatzeko asmoarekin. Azken batean, hogei egun horien buruan, mutikoa gaixorik dago, untxia hilik, eta semeak, haurrek ohi duten egokierarekin, aitari bisita egindako eta berarekin paseoan ibilitako hainbat emakume ederrez hitz egin zezakeen. Azalpen logikoa emanez, ustekabe horiek guztiak lotzeko (eta, bidenabar, Sophia emaztea xotilki errudun sentiarazteko) gogoa sumatuko dio, arazorik gabe, gaurko irakurleak lan honi”.

Watson doktoreak, nire ondotik pitin bat aldendurik, dibanean eratzana den gizon lozorrotuarengana jo du. Flasko txiki bateko hautsak xiringan ongi disolbatu ondoren, makurtu eta besoan injektatu dio. Xiringa oraindik eskuan duela, nire ondora egin du:
“Bazenekien gauza bat? Julian Hawthorne ere, aitaren bidea jarraituta, idazlea izan zen, ez aita bezain handia, jakina, ezta zu zeu bezainbeste ere, nahiz eta biok genero bera jorratu izan duzuen: misterio eta hilketa nobelak”.

Gelako beste aldean plazerezko murmurio eldarniotsuak aditu dira. Lokarrietatik askatzeko mugimendu bortitza egin dut, alferrik. Watsonek xiringa aireaz bete du.

“Ikusten? Sherlock, nola iritsi den ere jakin gabe, bere etxean esnatuko denean, hona ekarriko dut berriz ere, krimen eszenara. Beti egin dudan modu berean. Orduan utziko diot berak hilketa hau argitu dezala. Ez da zaila drogazale bat bideratzea, gutxiago medizina dosifikatzen jakinez gero. Istorioa, gainera, nik neuk idatziko dut, Holmesen zorroztasuna, neure komenientziara, ongi goraturik. Krimen perfektua, idazlearena; ez duzu uste? Ez zenuen inoiz honen susmorik hartu?”.

Aurrez aurre jarri zitzaidan, begiak nireetan iltzaturik baina ikusezin banintzaio bezala.

“Ez al zenion zeure izenari ere erreparatu, Arthur Conan Doyle jauna? Anagrama bat da, Can't rely on author: Ezin egileaz fida”.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude