Erika LagomaJosu Santesteban
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
I
Izan zintezkeen txori
edota hegazkin,
lurrerako ez zara
sortua behinepin.
Gasteizeko zeruan,
Bilbon, nahiz Donostin
topa egin dezagun,
ekin, UKAN, ekin.
II
Lau hanka ta bost zero
ia jaio aintzin.
Koloretsua zara
baina ikustezin.
Birsortuko zarela
egin diezu zin.
Haginekin egizu
txin-txin, UKAN, txin-txin!
III
Pintxo ere bihurtu
zintuzten kanpañan
zintzurra goxatzeko
aurreko azañan.
Txotxa dantza ezazu
euskotar Dartagnan.
Platera hautsi gabe
ñam-ñam, egin ñam, ñam.
IV
Zara: aterki, plater,
sakeleko lapitz,
kamixeta, axota...
Ta hau zenbat aldiz!
Opariek euskaraz
egin al dute hitz?
Buruko mina daukat,
atxis! UKAN, atxis!
V
Mikrotik bafleraino
irriparra txuri.
kameraren aurrean
zabiltza urduri.
Lasai, zu zara... foko,
klaketa, irudi!
Salto, egizu, salto,
mugi, UKAN, mugi!
VI
Paretak margotzea
ez al da gutxitxo?
Zimenduei eusten
asko gabiltza, txo!
Aspaldi dakigunez
“pixka bat, es mucho”
lo, lo egin ezazu
goxo, UKAN, goxo.
Doinua: “Sarasua da gure izen printzipala”.