Morfinazko lubakiak

Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio BasterretxeaAIOL
Asko ikasi dugu denok Pedro Agerre Azpilkuetaren idatzietatik. Fraide, apaiz nahiz ezkertiarrek ongi asko gogoratu dizkigute haren predikuak, arrazoi batzuk ez badira, besteak direla medio. Halere, agure hark nahi zukeena baino gutxiago ikasi diogu.

Joan berri zaigun asteko ttakunaren hitzak ongi ulertu baditut, euskal idazle modernoak hil daitezen itxarotea besterik ez dugu,
Axular bezain klasiko eta entzutetsu bihurtu daitezen gazte-edo diren horiek.

Sarako erretorearen Gero hura ezagututa, itxaroten geratu baino, agian, aktuatu egin beharko genuke; gaur hobe, bihar baino. Sinpleki esanda, gauzak gerorako uzteak dakarren kalteaz ohartuta, bidezkoena da idazle modernoak akabatzea. Goizetik gauera. Batzuk labanaz, besteak garrotez, baten bat plastikozko poltsa buruan lotuz, eta inor gaindosiarekin. Fusilatu ere egin litezke, lubaki irekien aurrean…

Baina, ez dakit nola kudeatuko dugun afera hori, Eliza Amaren bosgarren manamendua eta Lehendakariaren lehen galdera etikoa aintzakotzat hartuta.

* * *

Lurpean, zizareak dira nagusi. Irakurle, jakin ezazu ezen ironiaz kontatzen dudala, berez negargura handia ematen didana. Izan ere, literatura-idazle izan nahiz irakurle, hildakoari mesede gutxi egin baitakioke lurra eman eta gero. Gutxi balio dio hari hil ondorengo erramuzko koroak. Zerraldoaren gainean, alargunak utzitako arrosa usaintsuen lurrinak. Panegirikoak.

Biziari, bizitzan egin behar zaio laztan. Bizitzan eman musu. Bizitzan izara artean atsegindu… Idazleak omentzekotan, txalotu ditzagun orain, eta ez gero. Plazera izan dezaten idazleek eurek ere, eta ez a posterioriko festazaleek bakarrik.

Jakina, diodan horrek beste eztabaida bat ere badakar berarekin. Eta ez du horrek zerikusirik letra klasikoen balioekin, balio etikoekin edo moralekin, izan azken horiek erreformazale edo kontraerreformazale. Ez du zerikusirik ez heriotza iragarritakoarekin ezta ustekabekoarekin ere.

Arestiko horrek berarekin dakarren gurdia da egungo gizartearen gainegiturak ez dituela aintzakotzat hartzen idazleak baldin eta best sellerrik idazten ez badute, eta, ez diela aitortzen aparteko tokirik erretaula modernoetan idazle lurtarragoei.

Hori batetik, eta, bestetik, literatura-kritikariek eta literatura-dibulgatzaileek ez dutela asmatzen irakurle potentzialen goseak pizten… Batzuen kontura besteak, eta horiek haien kontura, gaizki gabiltza dentxoak.

* * *

Ez dezagun Axular biluztu, Saizarbitoria janzteko. Gainera, ez dakit nola moldatuko litzatekeen nafarraren sotanarekin.

Jaurlaritzak eta bestelako erakundeek argitaratu ohi dituzten datuen arabera, plazerez eta plazerarengatik euskarazko literaturarik irakurtzen ez duen gizarte batean bizi omen gara.

Hezkuntza-sistemaren baitan daudenek irakurtzen omen dute, eskolarako. Aldiz, aisian, denbora libretan, gutxik itzaltzen omen du telebista, paper zuriaren gaineko narrazio bati ekiteko. Poesia, teatroa eta saioa saldu ere ez ei dira egiten.

Eztabaida ez da autore baten literatura bai, eta bestearena ez. Eztabaida da aro zibernetikoaren garaian, oinarrizko alfabetizazioak hutsune nabariak dituen mundu batean bizi ote garen.

Eztabaida da soziolinguistikoki anormala den herri batean bizi ote garen ala ez… Independentzia, atxikimendu libre, foruzaletasun, komunismo edo sozialismoaren musikarekin morfinaturik bizi ote garen balizko lubaki askatzaileetan. Ahaztuta kulturaren esparru ohikoak, literatura barne.

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude