«”Gorriak´ hasieratik sartu ziren erresistentzian ”xuriak´ berantago»

  • Donibane Lohizune, 1961. HEDA prentsa agentziaren sortzailea. Euskaldunon Egunkaria eta La Semaine du Pays Basqueko kazetaria izana. Egun, Miarritzeko Udaleko Biarritz Magazinearen arduraduna da. EMA alderdiaren sorreraren partaidea. Historia ikastea nahikaria izan zuen, horretarako Bordelera joan beharra zegoen ordea, eta gurasoak gazterik galdu zituenez, Baionan Zuzenbidea ikasi zuen; lana eta ikasketak aldizkatuz. Regards sur La Seconde Guerre mondiale en Pays Basque (Elkar) liburuaren egilea da.
Mixel Esteban
Mixel EstebanGaizka Iroz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Regards sur La Seconde Guerre mondiale en Pays Basque liburuak argazki batean du abiapuntua. Atlantikoko Murrua eraiki lanetan aritutakoak ageri dira argazkian. Alemaniarrek Hendaiatik Norvegiaraino eraikiarazi zuten murrua, iparramerikarren eta ingelesen aldetik itxaron zuten ofentsiba geldiarazteko. Argazkian Michel Bigot dago. Liburuaren egile Mixel Estebanen osaba.

Nola sortu zitzaizun liburuaren ideia?


Historia aztertzen hasi nintzen baina libururik argitaratzeko xederik gabe. Gaztetan, gurasoen etxeko sukaldean argazki bat genuen, amaren anaia, gure osaba Michel ageri da Donibaneko hondartzan. Bagenekien 17 urte zituela eta alemaniarren kontrako gerlan hil zela, besterik ez. Anaiok osabaz galdatzen genuenean amatxi eta ama tristatzen zirenez, isiltzen ginen.


Liburua osatzen noiz hasi zinen, berriz?


Kazetari lanetan hasi nintzelarik. Etxeko gauzen artean gehiago miatu nuen eta osabaren gutun ofizialak atzeman nituen, frantses administrazioak igorriak. Gerlaren ondorengo gutunak ziren, pentsioa eta errekonozimendua galdatzen zituztenak. Gerlan hil baitzen, baina ez zen errekonozimendurik ez pentsiorik ukan. Hil zen eta kito. Alemanian deportatua hil zela jakin nuen. Bi presondegi eta bi kontzentrazio-esparru ezagutu zituen, lan behartuetan bortxatua izan zen. 17 urterekin izan zuen kuraiak hunkitu ninduen.


Osaba nerabearen garaia nolakoa zen?


Bera euskaraz mintzo zen. II. Mundu Gerra aitzin frantsesa azkarki sartu zen eskoletan eta euskaraz mintzatzea debekatu zieten. Pentsa, behin batean nire amak “ez dut euskaraz mintzatu nahi, nirekin frantsesez egin behar duzu” erran zion amatxiri. Amatxiren arrapostua “enekin euskaraz ariko zara” izan zen. Haurrek etxean ere frantsesez egitea galdatzen zuten, eskolatik ahalketurik etxeratzen ziren. Eta nire familia ez zen abertzalea, nire familia gorria bezala joa da Donibane Lohizunen. Garai hartan gizartea gorriak eta xuriak banandua zen.

Amaren familia euskalduna eta gorria zenuen beraz.


Amaren familia artisaua zen, amatxik ileapaindegia zuen. Gorrien eta xurien muga eskolan ageri zen. Gorriak eskola laikora joaten ziren eta xuriak pribatura. Nire anaiek eta nik eskola pribatuan ikasi genuen, anaiek arazoak izan zituztelako irakasle sozialista batekin. Irakasle honek ez zituen merkatariak begi onez ikusten. Donibane Lohizune berezia zen, merkatariak gorriak ere baziren. Tradizionalistek ez zuten horrenbeste indar bertan. Espainiatik zetozenak langileen seme-alabak ziren, pobreak, eta nahiz politikaz deus jakin ez, hemengoentzat gorriak ziren.

Zure aita berriz nongoa zen?


Donibandarra zen, Lohizunekoa. Baina bere gurasoak espainolak ziren, Burgos eta Valladolidekoak. Bi mundu gerlen artean heldu ziren hona. Alta, ez ziren erbesteratu politikoak, ezta arrazoi ekonomikoengatik etorriak ere. Aitaren amaren familia burgesa zen, erregezalea, zerbitzariak zituen etxean. Bere aita berriz artista zen. Espainia tradizionalean ezkontzea zaila zuten eta ihes egin zuten. Pobreak ziren baina kultura zuten. Aitatxik Balearen ehiza margoa pintatu zuen Bordagain dorrean, freskoak margotzen zituen elizetan.


Liburuaren abiapuntua argazkia izan zela erran dugu...


Beraz, argazkiko osabaren lagunez interesatu nintzen. Bat bizi da: Dacosta. Beste bi gehiago ere ezagutu ditut. Beste bi deportatuak hil ziren. Haien artean dagoen alemaniar soldadu zaintzailea ez zen alemaniarra, txekoslovakiarra baizik: Peter, hemezortzi urtekoa. Alemanek bahitua zuten nolabait. Lagunek desertore bilakatzea proposatu zioten. Ezetz erran zien. Naziek familia hilko zioten beldur bizi zen. Ikertzen segitu nuen eta 1993an, gerraren 50. urtemuga kari, haien omenez artikulu bat idatzi nuen Euskaldunon Egunkarian lehen aldikoz. Liburua osatzen segitu nuen harrezkero.

Nolakoa izan da esperientzia?


Artxibo lana ez da aise. Ikerketa egiten duzularik informazioa ongi egiaztatu behar duzu, ondo zaindu iturriak. Pertsonen nondik norakoak dokumentuetan aurkitutako datuetan oinarritu ditut. Artxiboak oinarriak badira ere, idatziak dauden gauza guztiak ezin dituzu egiazkotzat jo. Edonola ere, agiriak kontrastatzen dituzu eta errealitate bat aurkitzen duzu, ez errealitate osoa beharbada. Pertsona hauek ez zuten ezer idatzi, eta kontatu ere oso gutxi. Gerraren memoria galtzen ari zela oharturik lanari lotu nintzaion.


Bost hitzaldi eskaini dituzu liburuan oinarrituak. Nolako harrera ukan duzu?


Eskualdeen arabera interes ezberdinak kausitu ditut. Nabariak dira erresistentzia indartsua izan ziren herriak. Hauetan jendea hitzaldietara dator familiak zuzenki hunkituak direlako. Interesaturik daude eta liburua erosten dute. Alemaniarrekin kolaboratu zutenen familiarrak ez dira heldu, bistan da.

Hendaiako hitzaldian bigarren liburu bat osatzeko gaia dagoela ageri zen.


Bai. Gerla aitzineko egoera ezagutzera emateko beste liburu bat idatzi nahi nuke, adibidez, gerlaren arrazoiak aditzera emateko. Gerlako itsuskeria ulertzeko funtsezkoa da gerla aitzineko egoera soziopolitikoa ulertzea: Frantzian nahiz Alemanian, Espainian zein Italian. Abiapuntua krisi ekonomikoa izan zen. 1930eko hamarkadan immigrazio izugarria heldu zen Europako ekialdetik, juduen nahiz komunisten aurkako jazarpen izugarriak izan ziren. Elizak bere azken hatsa sentitu zuen nolabait, boterea galtzeko beldur, eta botere faxistara hurbildu zen. Frantzian Vichiko Gobernuaren ondoan jarri zen, Petain mariskalaren alde.


I. eta II. Mundu Gerra arrazoi ezberdinez lehertu zirela azaldu duzu.


Lehen gerla handia lurrikara sozialaren ondoren izan zen eta bigarrena berriz lurrikara sozial, politiko eta ideologikoaren ondorioz. Eliza aldatu zen, gorriak eta komunistak aldatu ziren. Aldaketek mendearen erditik 1968ra bitartean segitu zuten. 68ko maiatzaren espiritua, hein batez, gerlaren ondorioz gauzatu zen. Gerra zibilaren beldurra ere izan zen garai horretan. I. Mundu Gerra ez bezala, II. Mundu Gerra ez zen lurraldeen nagusitasuna irabazteko gerra. Ekonomia arazoak zeuden, baina ideologia krisia izan zen motore nagusia.

Juduen garbiketa ere aipatu duzu.


Euskal Herriko juduen kanporaketak horrenbestekoak izateak harritu ninduen, 132 judu izan ziren deportatuak. Alemaniar armada heldu zenean, ez herritarrek, baina botereak juduak ez zituela frantziartzat hartzen argi dago. Gerla aitzin jada, Europako ekialdeko Hungaria, Errumania eta Poloniatik ihesi etorritako judutarrekiko jarrera oso gaiztoa zen. Frantses administrazioaren jomuga izan ziren Ipar Euskal Herrian ere.


Vichiko Gobernuarena, alegia.


Bai. Hemengo herriko etxeetan, jendarmerietan eta Baionako suprefekturan fite aplikatu ziren Vichiko Gobernuaren aginduak. Petainek hartu zuen botere osoa, krisi gobernua bere gisara antolatuz. Diputatuak ez ziren agertzen Parisko Asanbleara eta batzuk ministro bilakatu ziren berez.


Horietako bat Jean Ibarnegaray zen.


Baiki. Uharte Garazikoa. Diputatua, euskalduna eta fededuna, kontserbadorea. Kontserbadoreak Elizaren hurbileko tradizionalistak ziren. Gaur egunetik so eginik harrigarria da, Miarritze gorria zen, eta barnealdea berriz xuria. Xuriak ez ziren faxistak noski, baina Ibarnegaray hautatu zuten. Jende anitzek ez zekiten irakurtzen, hauteskunde mahaikoen menpe ematen zuten boza. Pentsa, Ibarnegarayk Hego Euskal Herritik ihes heldu zirenen kontrako neurriak eskatu zizkion Vichiko Gobernuari. 800 bat euskaldun atxilotu eta Gurs kontzentrazio-esparrura eraman zituzten Jean Ibarnegarayk galdeturik. Gorriak izateagatik, besterik gabe. Eta denak ez ziren holakoak.

Eskualduna agerkaria ere nazien kolaboratzaile ageri da historian.


Adibide bat da. Alemaniarrak heldu ziren eta ez zuten debekatu, kolaboratzen segitu zuen. Parrokien aldizkaria zen. Alemaniarrak kanporatuak izan zirenean punitua izan zen.

Erresistentzia nolakoa izan zen hemen?


Batzuk patriotisme zela kari sartu ziren erresistentzian, Frantziarrekiko atxikimenduagatik. I. Mundu Gerraren segidan, frantsesak ziren arras. Beste batzuk, Espainiatik eta Hegoaldetik etorritakoak ziren. Hauek ideologia naziaren kontra borrokatu zuten bereziki, gorriak ziren. Gorrien artean ere Frantziaren aldekoak eta ideologia naziaren kontrakoak baziren. Baina diferentzia bat agerikoa da: Gorriak hastapenetik aritu ziren erresistentzian eta xuriak aldiz, orokorrean ari naiz, beranduago sartu ziren. Xurien kopurua handitu zen eremu libreak irabazi ahala. Gorriak eta xuriak naziek batu zituzten nolabait. Europaren aldeko borrokan engaiatu ziren biak. Jean-Louis Davantek Zuberoako Maki pastoralean biziki ongi agertu du garai hartako giroa, bi maki mota zirela agertuz.

Franco eta falangea aipatzen dituzu liburuan eta hitzaldian.


Falangistak ideologia naziaren ildokoak ziren arras. Francoren inguruan ziren, eta Franco boterea atxikitzeko prest zegoen Hitler eta Mussolini-ri segitzeko, baina zaila zuen Eliza ez baitzen guztiz ados. Espainia hil zorian zegoen: gosea, ekonomia desegina eta gerra zibila bizirik zegoen, eta Francok ez zekien nola jokatu. Francok Elizarekin zerbait egin zezakeela ikusi eta Elizaren ondoan jarri zen, boterea hor zela ohartu zen. Francok 15.000 falangista bidali zituen 1941ean Errusiako frontera, komunismoaren kontra borrokatzera, faxismo naziaren alde zeuden sutsuki. Francok bere ingurua zatitzen eta kontrolatzen jakin zuen.

Frantsesen artean ere naziak ziren, LVF (Légion des Volontaires Français) delakoan.


Alemaniarren uniformea janzten zuten, frantses faxistak ziren arrunt. Ez ziren ongi moldatzen Petainekin, erlijioa zela kari. Nazional-sozialistak ziren, kapitalismoaren eta komunismoaren aurkakoak, ateismoa zabaltzea xede zuten, ateismoa baino nihilismoa zabaldu nahi zuten. Europan azkartzen hasi zen erokeria izugarri hura, ideologia hura ulertzen zaila zen arren, Europa osoan nagusitzen hasi zen. Eliza ohartu zen eta katolikoak ere alemaniarren aurkako erresistentzian kolaboratzen hasi ziren. Elizarentzat komunisten aurkakoa izatea ondo zen, baina, bide horretatik nazien ideologiak irentsi zezakeela ohartu zen.

Azkenak
2024-11-04 | Sustatu
Jokoteknia 2024 Bilbon egingo da azaroaren 9an

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa azaroaren 9an (larunbata) egingo da Bilbon, Euskararen Etxean, 09:45etik 13:00etara. Jokoteknia jardunaldietan euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak batera jarri ohi... [+]


2024-11-04 | ARGIA
Nazioartean “botere sozialista gaurkotu bat” antolatzeko deia egin dute Gazte Topagune Sozialistan

Urriaren 31tik azaroaren 2ra Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleak-ek Gazte Topagune Sozialista egin dute Altsasun (Nafarroa). Europan eta Euskal Herrian hedatzen ari diren “proiektu atzerakoiak” jarri dituzte jomugan eta joera horiei ez dietela... [+]


2024-11-04 | Leire Ibar
Langileen legez kanpoko trafiko delitua egotzita atxilotu dituzte bi gazte Tolosan eta Deban

Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.


52 herrialdek NBEri eskatu diote Israel armaz ez hornitzeko

Turkiaren ekimena babestu dute nazioarteko herrialde ugarik, gehienak arabiarrak edo islamiarrak, baita Hegoafrika, Brasil, Kuba, Errusia, Norvegia eta Vietnamek ere, besteren artean.


2024-11-04 | Jon Torner Zabala
Valentziako hondamendia:
Hormigoiak lurzorua inpermeabilizatzen duenean

Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin... [+]


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-11-04 | Behe Banda
Barra warroak |
Ipuin bat kiskaltzeaz

Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]


Segurtasuna ala eskuin mutur berriaren amua?

Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]


ANALISIA
Donostiako Egiako eta Gasteizko Errotako mobilizazio arrazistak (eta etorriko direnak): kointzidentziak eta galderak

Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]


2024-11-04 | Garazi Zabaleta
Mimogoxo
Edertasuna baino osasuna helburu duen proiektua Ezkion

Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]


2024-11-04 | Jakoba Errekondo
Eguzki-lore meteorologoa

Mendirik altuenetako okoilu gordeetan. Ziztu biziz haize hotzak zazpi hilabetez neguztatzen duen zokoan. Udan igotzen dituzten azienda saldoek motzean eusten dioten belaze bazterretako zuhaixken altzoan. Bertan ezin biziraunari eutsi eta basoak ere txil egin eta urrun-urrunera... [+]


Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


Birika-belarra

Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta dabilzkigulako azkenaldian. Gure artean aurre zaintza egitea ohitura zabaldua... [+]


Eguneraketa berriak daude