50 afrikar hizkuntzatik gora gure kaleetan

  • Asiakoak berriz hamalau, Europakoak hogeita bederatzi eta Amerikakoak bederatzi. Ehundik gora hizkuntza entzun daitezke Hego Euskal Herrian. Halako datuak eskaini ditu Unesco Etxeak eta Ikuspegik egindako ikerketak.
Inmigrazioa eta hizkuntzak
Inmigrazioa eta hizkuntzakMaddi Soroa
Belen uranga eta Xabier Aierdik aurkeztu zuten Bilbon Hizkuntzak eta Immigrazioa izeneko liburu-txostena. Maiatzaren 23an ipini zuten mahai gainean Unesco Etxeak eta Ikuspegik (Inmigrazioaren Euskal Behatokia) elkarrekin egindako ikerketaren emaitza, eta jadanik buru askotatik pasatutako datua egiaztatzen du txostenak: egun, hizkuntza asko eta asko hitz egiten direla Hego Euskal Herrian. Ehundik gora katalogatu dituzte ikerketaren egileek.

Ikerketa horren helburua Hego Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea izan da. Horretarako etorkinekin zuzenean behar egiten duten hainbat erakunderekin harremanak estutu zituzten ikertzaileek, eta hizkuntzari zuzenean edo zeharka dagozkion hainbat ondorio atera dituzte. Urangak berak azaldu zuenez, “bizipen gogorrak” izaten dituzte etorkin gehienek, eta ez zaie batere erraza gertatzen heltzen diren herrialdeetan integratzea. Gainera, integrazioaz hitz egiten dugunean etorkinek gure hizkuntza, kultura… jasotzeaz hitz egiten dugu gehienetan. Ahaztu egiten zaigu haiek ere zerbaitekin datozena, eta ikerketaren egileek esan dutenez, etorkinek “ontzat jotzen dute” eta eskertzen dute bertakoek euren hizkuntzarekiko interesa agertzea.

Edozelan ere, guztiak ez dira hizkuntza esperientzia berdinarekin etortzen: batzuek euren herriko hizkuntza ofiziala baino ez dute ekartzen, beste batzuk hizkuntza bat baino gehiagorekin etortzen dira, hizkuntza handiak zein txikiak ekartzen dituzte eta batzuk oso harro mintzatzen dira euren hizkuntza ez-ofizialetan. Beste batzuek ezkutatu egiten dute euren herrian ere ofiziala ez den hizkuntza. Herrian ikasitako hizkuntzez gain, migrazio prozesuan ere hizkuntzak ikasten dituzte. “Hona heldu baino lehen, beste leku batzuetatik pasatzen dira, eta hizkuntza horiek ere ikasi egiten dituzte askok”, esan zuen Urangak.

Afrikarrek hizkuntza aniztasun handia mantentzen dute. Europa izango da akaso, nazio bakoitzeko biztanleek hizkuntza ofiziala baino gordetzen ez duten leku bakarra. Izan ere, ikerketaren arabera, estatu bakoitzeko hizkuntza bakarra ekarri dute Europako etorkinek gutxi gorabehera. Garrantzitsua dena da, 100dik gora hizkuntza horietako asko eguneroko komunikazio-tresna direla Hego Euskal Herrian. “Aniztasun horrek ohartarazi behar du hizkuntza guztiek dutela nortasuna eta baita alderdi komunikatiboak eta sinbolikoak ere”, Urangaren hitzetan.

Azken batean, ikerketaren egileek ere onartu dute aurrera begira gero eta gehiago sakondu beharreko lana dela hau. Etorkinak etorri eta finkatu ahala, hizkuntza eta nazionalitateak gehitu egingo direlako. Beraz, lan honek erakusten diguna da, elkarbizitzen ikasi behar dutela gure hizkuntzak eta datozkion beste guztiek. Horretarako diziplina anitzeko curriculumak, eztabaida eta lantaldeak, euskara arretaz tratatuko duten politikak… beharrezkoak direla uste dute Unesco Etxeak eta Ikuspegik.

Kitxua, aimara, guaraniera...

66 estatutako etorkinengan ehun eta gehiago hizkuntza identifikatu dituzte. Berez, estatistikak ematen duena da, etorkin bakoitzak hizkuntza bat eta erdi dakizkiela, baina ez da erreala hori. “Kontinenteen arabera, oso errealitate ezberdinak ikusi ditugu”, azaldu zuen Urangak. Amerikan, esate baterako, 1.000 hizkuntza amerindiar baino gehiago daude egotez. Bada, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi diren amerikarrek europar jatorriko lau hizkuntzez gain –ingelesa, frantsesa, gaztelania eta portugesa–, bost hizkuntza amerindiar hitz egiten dituzte: kitxua, ketxua, aimara, guaraniera eta mapudungua (maputxea ere deitzen zaio).

Ipar Amerikan 200 hizkuntza daude identifikatuta. Hala ere, populazioaren zati handiak ingelesa baino ez du egiten eta 10.000 lagunen artean hitz egiten dituzte gainerako hizkuntzak.

“Guk aurkitu ditugun hizkuntzak hizkuntza amerindiarrik ezagunenak edo hedatuenak dira. Normala behar luke hemen horiek ikusteak. Ez gintuzke harritu behar gaztelaniaz gain, beste hizkuntza bat dakitela jakiteak”, gaineratu du Urangak. Dena den, bai EAEn eta bai Nafarroan zenbat etorkin latinoamerikar dauden kontuan izanda, bertako hizkuntza gutxi agertu dira. Gaztelaniak bere errua izango du horretan ziurrenik. Izan ere, hemengo hizkuntza ofizialetako bat norbere herritik ekartzeak asko errazten die komunikazioa, eta horretara jotzen dute gehienek. Euskararen eta hizkuntza amerindiar ez-ofizialen kalterako. Txostenak azaltzen duenez, “hizkuntza-gehiengo batek, gutxiengo nazional batek eta etorkinen gizarteek”, topo egiten dute gurean. Oreka aurkitu ezean, gaztelania izango da irabazteko ezer izango duen bakarra.

Europako 24 estatutatik 29 hizkuntzarekin

Europar jatorriko etorkinen artean 24 estatu eta 29 hizkuntza bereizi dituzte. Gehienak hizkuntza ofizialak dira, estatu bakoitzeko bana. Baina badira beste batzuk ere: erromintxela, kalmykera (Errusia), katalana, galegoa, mingreliera eta suanera (Georgia). Urangak aitortu zuen hizkuntza gutxitu edo ez ofizial gehiago identifikatzea espero zutela. Halaber, Europan onartu gabeko hizkuntza ez-ofizialak badira, eta askotan hiztunek gurago izaten dute estatuko partaide direla esan, kultura gutxitu batekoak direla esatea baino.
Afrikarrek ekarri dituzte hizkuntza gehien

Kontinente beltza aberatsa da hizkuntzei dagokienez ere. 20 estatutatik etorritako etorkinekin egon dira ikertzaileak eta 50 hizkuntzatik gora aurkitu dituzte. Bertako hizkuntzekin batera kolonizatzaileek eramandako hizkuntzak hitz egiten dituzte: frantsesa, ingelesa, portuguesa eta gaztelania –azken hori Ekuatore Gineakoek–. Identifikatutako hizkuntza asko ez dira ofizialak, baina hiztun askok erabiltzen dituzte. Egia esan, kolonietako hizkuntzak dira ofizialak direnak. Besteetako askok hizkuntza estatusik ere ez daukate, eta bakanen batzuk ez daukate hiztun kopuru handirik.

Berez, Europako kolonizatzaileek eramandako hizkuntzak eta arabiera dira Afrikan ofizialak. Hala ere, bertako bizilagunek jatorrizko hizkuntza asko gorde dituzte. Ikertzaileen ustez, gurean dagoen afrikar kopurua handitu ahala, hizkuntza kopurua ere gehitu egingo da. Dena dela, ez dituzte hizkuntza guztiak maila berean erabiltzen. Hemengoekin dituzten harremanetarako metropoliaren hizkuntza erabiltzen dute –frantsesa, ingelesa…–. Beste etorkin batzuekin euren inguruan gehien egiten den bertako hizkuntza erabiltzen dute, eta azkenik, komunitatearen hizkuntzan hitz egiten dute oso hurbileko duten jendearekin. Prestigioaren arabera mugatzen dute hizkuntza bakoitza noiz erabili, baina askok hainbat afrikar hizkuntza dakizkite.

Asiako punjabera: 80 milioi hiztuneko hizkuntza ez ofiziala

Bederatzi estatutatik etorritako jendea aurkitu dute, eta 14 hizkuntza identifikatu dituzte: Irakeko arabiera, koreera, japoniera, mandarina, ingelesa, punjabera, saraikia, sherpera… Horietatik zortzi ofizialak dira jatorrizko lurraldeetan, baina besteak ez. Dena den, gure egoerarekin konparatuta oso urrun dauden zenbakiak ateratzen dira. Izan ere, punjabera ez da ofiziala Pakistanen, baina 80 milioi hiztun ditu. Kantonera txineraren familiako hizkuntza izan arren, Guangdong probintzian hitz egiten da batez ere eta 66 milioi hiztun ditu. Hala ere, Txinan mandarina da ofiziala. Sherperak etorkizun eskasagoa dauka. 130.000 hiztun ditu egun, eta Asiako beste hizkuntzen kopurua ikusita, gutxi dela dirudi. Hala ere, Asiatik etorritako etorkinak ez dira asko Hego Euskal Herrian eta horrek oso hizkuntza gutxiren berri eman du.

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


Eguneraketa berriak daude