argia.eus
INPRIMATU
Gizarte klasea eta generoa osasunaren faktore erabakigarri
  • Batzuen artean ::Osasun arloko gizarte desberdintasunak EAEko biztanleen artean

    ARARTEKOA

    orrialdeak  ::344


Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Osasun arloko gizarte desberdintasunak EAEko biztanleen artean
Osasun arloko gizarte desberdintasunak EAEko biztanleen artean
Amaia Bacigalupe de la Hera eta Unai Martin Roncero izan dira Ararteko erakundeak plazaratutako Osasun arloko gizarte desberdintasunak EAEko biztanleen artean. Gizarte klasea eta generoa osasunaren faktore erabakigarri gisa ikerketaren egileak. Baliabide gutxien dituzten pertsonek aberatsenek baino osasun kaskarragoa dute. Baina horretaz gain, gizona ala emakumea izateak, lan ordaindua izateak, eskulangilea izateak eta lan ordaindua etxeko beste zama batzuekin bateratu beharrak, ba al dute eraginik osasunean? Eta hala izatekotan, osasuneko zer alderditan eragiten dute faktore horiek? EAEko biztanlegoari dagokionez, galdera horien erantzunak dakartza Amaia Bacigalupe eta Unai Martinen azterlan sakonak.